Blog

Elizbarrutiko albisteak (2026/01/27)

Elizbarrutiko albisteak (2026/01/27)

Albisteak 

Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen amaiera

Gaur, urtarrilak 25, igandea, Kristauen Batasunerako Otoitz Astearen amaiera ospatu da Artzain Onaren katedralean. Aurten ere, gure lurraldean dauden beste kristau sinesmenetako ordezkari eta fededunekin egin du bat gure elizbarrutiak. Topaketa, 17:30ean hasi da, eta elkartasunaren bidean aurrera egiteko nahiaren adierazgarri argia izan da, entzutetik, anaitasunetik eta otoitz partekatuan oinarrituta.

Katekesiko elizbarrutietako arduradunek ebanjelizatzearen erronkak aztertu dituzte Zamoran

«Eta Lehen Iragarpenaren ondoren, zer?» galderan oinarrituta, Zamora, Elizaren gogoeta pastoralaren erdigunea izan zen joan zen astean. Katekumenotzaren, Lehen Iragarpenaren, eta Katekesiaren elizbarrutiko arduradunak bildu ziren bertan topaketa batean. Helburua argia zen: egungo gizartean fedeari hurbiltzen zaizkionen laguntza-prozesuetan sakontzea.

Laikoarentzako prestakuntza-jardunaldia: kristau presentzia bizitza publikoan, Elizaren Doktrina Sozialaren argitan

Larunbata honetan, urtarrilak 24, elizbarrutiko seminarioak laikoei zuzendutako formakuntza jardunaldi bat aterpetu zuen. Gaurkotasun handia duen gai bat jorratu zen bertan: Elizaren Doktrina Sozialaren argipean, laikoaren parte hartzea bizitza publikoan.

“Gure artean”: adineko apaizen aldizkaria

Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxeko apaizek, jarduera ederra dute eskuartean: aldizkari bat argitaratzen dute, barruan daramatena, modu xume eta sakonean plazaratuz.

“Ekumenismoa historia amankomun batean”, Ramon Valdivia monsinorearen hitzaldia

Sevillako gotzain laguntzaileak, Cadiz eta Ceutako Administratzaile Apostolikoak, eta Espainiako Gotzainen Batzarreko Konfesioen arteko Harremanetarako eta Erlijioen arteko Elkarrizketarako Gotzain Azpibatzordeko presidenteak batasunaren bilaketari buruzko hausnarketa sakona eskaini zuen; erlijio antropologikoaren eta “bat izatearen” kristau aginduarenartean bereiziz.

“Donostiako Artzain Onaren katedralaren mendebaldeko erdia zaharberritzearen” lizitaziorako baldintza-agiriak

“Donostiako Artzain Onaren katedralaren mendebaldeko erdia zaharberritzeko” obraren lizitaziorako baldintza-agiriak (fatxadak, beirateak eta estalkiak barne)

Eskaintza egiteko, lizitatzeko, interesa duten eraikuntza-enpresek, baldintza-agirietan, pleguetan jasotako eskakizunak bete beharko dituzte.

Interesdunek, dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2026ko otsailaren 23a izango da, astelehena, 12:00etan.

Abisuak 

Concierto / Oración: “María: esta es mi historia” (San Ignacio, Gros)

La Pastoral de Personas Migradas de la Diócesis de San Sebastián organiza el concierto-oración “María: esta es mi historia”, una propuesta musical y contemplativa para detenernos, escuchar y rezar desde el corazón.

Parrokiak 

Felix Azurmendiren 50. apaiz urteurrena ospatu du Azkoitiak

Joan den igandean ospatu zen Azkoitiko Andre Mariaren Zeruratzea parrokian, Felix Azurmendiren, apaiz ordenazioaren 50. urteurrena. Azurmendi, duela 13 urtez geroztik da herriko parroko.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira