Blog

Bidetik 2026. Osasun mentalean prebentzioa eta bide-laguntza ehuntzen

Bidetik 2026. Osasun mentalean prebentzioa eta bide-laguntza ehuntzen

Bidetik, Osasun Pastoraltzak, Espetxe Pastoraltzak, Pertsona Migratuen Pastoraltzak, Caritas Gipuzkoak, eta Donostiako Elizbarrutiak elkarrekin antolatzen duten urteroko topaketa, otsailaren 7an (10:00tik 14:00etara) Donostiako seminarioan ospatuko da.

Aurtengo elkarretaratzean, osasun mentaleko arazoen bide-laguntzan eragile desberdinek betetzen duten lanean jarriko du indarra. ‘Osasun mentalean prebentzioa eta bide-laguntza ehuntzen. Eginkizunak, mugak eta eragileen arteko koordinazioa’ izenburupean, Bidetik-ek, boluntarioei eta lantaldeei, osasun mentalaren ekosistemaren mapa ulergarri eta praktikoa eskainiko zaie.

Informazio gehiago eta izena emateko inprimakia HEMEN aurkituko duzu

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira