Gipuzkoako herriek fedez bizi dituzte neguko ospakizunak
Aste honetan, Gipuzkoako herri eta parrokiak, usadioz eta fedez bete dira Kandelario, San Blas, Santa Ageda eta Igokundeko San Martinen ospakizunarekin. Gaur, ostirala, Igokundeko San Martin ospatzen da.

San Blasen inguruan, parrokia-elkarte ugarik ohikoa den jakien bedeinkapen ospatu dute.

Ohitura arrunt errotu honetan, Jaungoikoaren eskuetan jartzen da egunerokoa, eta fedea, familiak eta bizilagunak batzen dituen keinu xumeetatik bizitzera gonbidatzen zaigu.

Santa Agedako bezperan, berriz, jai giroa izan zen nagusi. Lurraldeko hainbat tokitan, ohiko bertso eta koplak kantatu ziren. Baserritarrez jantzitako pertsonek, kutsu berezia eman zien ospakizun erlijiosoei; belaunaldien arteko topagune izaten jarraitzen duen herri-debozioaren aberastasuna dela gogoratuz.
Ostegunean Beasain herriko zaindaria den Loinazko San Martinen jaia ospatu zen; herri eta komunitatearen bizitzarako, egun garrantzitsua.
Ospakizun hauekin, Gipuzkoak, bere neguko egutegiarekin aurrera jarraitzen du, non tradizioa eta parrokiako-bizitza elkartzen diren komunitate loturak sendotuz, eta kantuan eginez, bedeinkazioen eskutik, eta festa partekatuz, fedea bizirik mantentzen dela erakutsiz.

Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira