Blog

Gaixoen aldeko jardunaldia

Gaixoen aldeko jardunaldia

Gaixoen aldeko XXXIV. Mundu Jardunaldia Chiclayon (Peru) ospatuko da, etzi, otsailaren 11n. Leon XIV. Aita Santuak bere mezuan beti egungoa eta beharrezkoa den samariar onaren irudia proposatzen digu. Zergatik? Karitatearen edertasuna eta errukiaren dimentsio soziala aurkitzeko, eta arreta behartsuengan eta sufritzen dutenengan jartzeko. Hau da, gaixoengan, besteak beste.

Bibliako pasarte horren inguruko hausnarketan, behartsuarekiko errukia eta miserikordia ez dira ahalegin indibidual hutsera mugatzen, baizik eta harremanean gauzatzen dira: beharrean dagoen anaiarekin, zaintzen dutenekin eta, batez ere, bere maitasuna ematen digun Jainkoarekin.

Maitasuna ez da pasiboa, bestearen bila doa. Hurkoa izatea ez dago hurbiltasun fisiko edo sozialaren mende, baizik eta maitatzeko erabakiaren mende. Horregatik, sufritzen duenaren lagun hurko egiten da kristaua, Kristoren ereduari jarraituz, gizateria zaurituarengana hurbildu zen benetako samariar jainkotiarra.

Ez dira filantropia-keinu hutsak. Errukia izateak emozio sakona dakar, eta ekintzara mugiarazten du. Samariarraren parabolan, errukia da maitasun aktiboaren ezaugarri bereizgarria. Samariarra hurbildu egiten da, sendatu egiten du, arduratu egiten da eta zaindu egiten du.

Nork bere burua maitatzeak zer esan nahi duen kontrastatzeko aukera ere ematen digu pasarteak. Gure autoestimua edo geure duintasunaren zentzua arrakastaren, karreraren, posizioaren edo leinuaren estereotipoetatik aldentzea, eta gure posizioa Jainkoaren eta anai-arreben aurrean berreskuratzea da.

​​«Gizateriaren zaurietarako benetako erremedioa anaiarteko maitasunean oinarritutako bizimodua da, eta Jainkoaren maitasunean du jatorria». Maitasun jainkotiar horrek pizturik, sufritzen duten guztien alde egin ahal izango dugu, batez ere gaixorik dauden gure anai-arreba, zahar eta atsekabetuen alde.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira