Blog

Xabierraldia 2026

Xabierraldia 2026

Nafarroan dagoen Xabierko Gaztelura, Xabierko Frantzisko santuaren jaiolekura egiten den urteroko erromesaldia da Xabierraldia, eta aurreko urteetan bezala, Donostiako elizbarrutiko Erromesaldien idazkaritzak, martxoaren 14an, larunbata, ospatuko den Bigarren Xabierraldian parte hartzeko autobusak antolatu dira.

Erromesak Nafarrorantz eramango dituzten autobusak irtengo diren lekuak, prezioa eta izen emateko erak, kartel honetan dituzu. Plazak mugatuak direnez, lehenbailehen izena ematea komeni da.

Izena, gotzaindegira deituz (943 28 50 00), edo ondorengo estekaren eskutik https://labur.eus/javierada eman daiteke. Kartelak, seminarioko atezaintzan inprimatu, eskatu edo jaso daitezke.

Norbaitek beste bilketa-lekuren bat gehitu nahi badu, inguru horretan erromes talde handi bat egon daitekeela aurreikusten duelako, jakinarazi dezala  943 28 50 00 deituz.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:

  • Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
  • Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira