XVII. Gazteen Kontzertu Solidarioa
“Aitaren Besarkada” izenburupean, datorren otsailaren 27an (19:30ean) Ayete Ikastetxe Nagusiko Gazteen Kontzertu Solidarioaren XVII. edizioa ospatuko da, Gipuzkoako Caritasen eta Acuautla ikastetxearen alde.
Kontzertua Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan ospatuko da, eta, Jose Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean arituko den Donostiako Orfeoiak, pianoan, Borja Rubiño izango du lagun. Eurekin batera, Francisco Escudero Kontserbatorioak, ekimenaren izaera hezitzailea, eta gaztea indartuko du.
Seme iriolearen parabolan oinarrituta, “Aitaren Besarkada” kontzertuak, berriz elkartzearen eta barkamenaren irudia azaltzen du; itxaropen eta harrera mezu sakona duen musika proposamena da.
Kontzertuaren egitaraua:
Lehen Zatia. “Semearen agurra bere herentzia eskuetan duela”. Bizet – Votre toast, Howard Shore/Hollings – Far over the Misty Mountains (The Hobbit), Bruno Coulais – Caresse sur l ‘océan (Les Choristes), Agur Jaunak
Bigarren Zatia. “Bekatua eta erorketa”. Carl Orff – O Fortuna (Carmina Burana), Carl Orff – In taberna quando sumus, Tomás Luis de Victoria – O vos omnes, Enya/Brymer – May it be
Hirugarren Zatia. “Adiskidetzea”. John Rutter – Gloria, 2. mugimendua (‘Gratias agimus tibi ‘), Bucchino/Gentry – Better than I (Joseph: King of Dreams), Richard Rodgers – Edelweiss (The Sound of Music), Leonard Bernstein – One Hand, One Heart (West Side Story), Beethoven – Chor Fantasie, Händel – Hallelujah (Messiah)
Kontzertuaren diru-bilketa osoa Caritas Gipuzkoa, eta Acuautla ikastetxera bideratuko da. Eskola hau, Mexiko hiriko baliabide gutxien dituen gune batean dago eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei eta elkarteei zuzendutako gizarte eta hezkuntza proiektuak babesten ditu.
Sarrerak hemen daude salgai:
https://entradium.com/es/events/xvii-concierto-solidario-de-los-jovenes
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira