3 martxoa, 2026
|
Gaurkotasuna, Migratzaileen Pastoraltza
Etorkizunari begira
Pertsona Migratuen Pastoraltza plan estrategiko bat lantzen ari da etorkizunari begira erakundearen nondik norakoak ezartzeko; errealitatearen azterketa sakon bat burutzen ari da datozen hamar urteetan Pastoraltza geroa oinarritzeko.
Joan den azarotik hona, hamar pertsona ari dira parte hartzen hausnarketan, eta lau alderditan oinarritzen ari da berau;
- “Terrenoa prestatzea” (helburua zehaztea…).
- “Errealitatearen Irakurketa” (gizarte-testuinguruaren azterketa…).
- “Bereiztea edo epaitzea” (Elizaren Doktrina Soziala…).
- “Etorkizunari begira jartzea” (datozen urteetarako ikuspegia eta helburuak zehaztea…).
Une honetan parte hartzaileak azken zatian murgilduta daude. Koordinazio taldea hilean behin biltzen da, eta Pertsona Migratuen Pastoraltzaren etorkizuneko oinarriei buruzko hausnarketa orokorra ekainean zehar amaitzeko asmoa du.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira