Blog

Pertsona Migrantuen Garizumako Erretiroa 2026

Pertsona Migrantuen Garizumako Erretiroa 2026

“Kristorengan, heriotzatik bizitzarantz”

Joan den martxoaren 15ean Pertsona Migratuen Pastoraltzak antolatutako Garizumako Erretiroa ospatu zen Donostiako seminarioan; sakontasunez, alaitasunez eta zentzu komunitarioaz bizitako jardunaldia.

Ia 400 lagunek parte hartu zuten ekitaldian; haur, gazte eta helduez osaturiko artalde ederra. Elkartuta dabilen Eliza anitz, eta bizi baten isla. Erretiroa, Orioko eta Aiako parrokoa den Juan Pablo Arostegik zuzendu zuen, eta garai liturgiko honen esanahian sakontzen lagundu zuen.

Egunean zehar, “kontrako bidea” hartzera gonbidatuak izan ziren parte hartzaileak: hauskortasunetik eta eguneroko bizitzatik abiatuz, Kristok eskaintzen digun bizitza berrira zabaltzeko. Hausnarketa, otoitza, eta Hitzaren entzutea, lagungarriak izan zitzaizkien Garizumaren ibilbidean sartzeko, pertsonalki eta komunitate bezala, bakoitzak bere buruari galdetzen utziz.

Ekimeneko unerik esanguratsuenetako bat otordu partekatua izan zen. Senegaldar talde batek maitasunez prestatu zuen; anaitasunaren, harreraren eta kultur-artekotasunaren irudia.

Eukaristia baten eskutik egunean zehar bizitako guztia amankomunean jarri zen. Garizumako Erretiroan parte hartu zutenek, topaketaren fruituengatik eskerrak eman zituzten, eta heriotzatik bizitzara, Kristorekin bat eginik jarraitzeko asmoa azaldu zuten.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: