Elizbarrutia elkarrekin Arantzazun
Gaur, martxoak 28, Arantzazurako Gurutze-bidea ospatu da, Donostiako Elizbarrutiaren garizuma-bideko hitzordu esanguratsua. Hotzak, 5 graduko tenperaturak, euriak eta haize apur batek baldintzaturiko goiza izan arren, 1.000 pertsona inguruk parte hartu dute “Elkarrekin bidean” izenburupean ospaturiko fede-erromesaldian.

Goizeko lehen ordutik, parte-hartzaileak topagunera iristen joan dira. Guztira, 14 autobus antolatu dira Gipuzkoako leku desberdinetatik, eta, horrek, pertsona ugariren parte hartzea erraztu da. Aurreikusita zegoen bezala, autobus batzuek zuzenean eraman dituzte Arantzazuraino ibilbidea oinez egin ezin zutenak, eta, ondoren, azken otoitzarekin bat egiteko aukera izan dute. Oñatin autoa utzi dutenentzat autobus berezien zerbitzuak ere eskuragai egon da.

09:00etan hasi da Gurutze-bidea. Bilketa-giroan, ahalegin partekatuan eta otoitzean egin da ibilbidea, eguraldi baldintza zorrotzen baitan. Baldintza horiek, adoregabetu beharrean, jardunaldi honen penitentzia eta komunitate-zentzua areagotzen lagundu dute. Pausoz pauso, erromesak Arantzazurantz hurbildu dira, agerian utziz, Eliza bateratua, ahulenei eusten diena, eta Kristorengan begirada jartzen duena.

11:15ak aldera, parte-hartzaileak santutegira iritsi dira, eta elizan otoitz egin dute. Bertan, Fernando Prado Donostiako gotzainak Gurutze-bidearen esanahi sakonaz eta fedea komunitatean bizitzearen garrantziaz hausnartu du. Bere sermoian, elkarrekin ibiltzeak norberaren fedea indartzen duela azpimarratu du, sinestunei elkarri eusteko aukera ematen dielako, bereziki Garizuma garaian, eta Aste Santutik gertu.
Gotzainak gogoratu du, kristau ibilbideak, sinbolikoki, errautsetatik berpizkundera doala, giza logikaren kontra doan bidea, baina Kristoren argiak heriotza eta bekatua garaitzen dituan bidea. Era berean, fededunak minari eta zailtasunei itxaropenez aurre egitera animatu ditu, Jaunari, tristura, Pazkoari dagokion poz bihur dezan utziz. Azkenik, egunotako liturgia ospakizunetan gogotsu parte hartzeko deia egin die bildutako guztiei, Jesusengan, bizitzaren azken zentzua ezagutzeko.
Beste behin, Arantzazuko Gurutze-bidea, fede partekatuaren, iraunkortasunaren, eta itxaropenaren adierazpen adierazgarria izan da. Euriak eta haizeak ez dute eragotzi ehunka lagunek deialdiari erantzun izana, urte honetako leloa egia bihurtuz: elkarrekin, bidean barrena Pazkorantz, herri fededun gisa,
Multimedia
Arantzazu Gurutze Bidea: ‘Elkarrekin bidean’ (2026) Vía Crucis a Arantzazu: ‘Caminamos juntos’ (Laburpen luzea)
Mons. Fernando Prado (Gurutze Bidea – Vía Crucis / Arantzazu 2026)
Mons. Fernando Prado: “La vida tiene un sentido, así nos lo ha mostrado la vida de Jesús” (extracto)
Laburpen txikia
Arantzazuko Ama Birjinari Abesten
Caminamos juntos / Elkarrekin bidean
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira