2025eko Errentaren Kanpaina
Gipuzkoan 2025eko Errentaren kanpaina apirilaren 7tik uztailaren 2ra izango da. “X bikoitza” markatzera animatzen zaituztegu, bi aldiz eta inolako kosturik gabe laguntzeko. Azken bi urteetako kanpainetan, askatasun osoz, Elizari laguntzeko “x” markatu duten gipuzkoarren kopuruak %18ra arte gora egin du. Jarrai dezagun goranzko bide honetan. Erronka jotzen dizuegu: % 20ra iristeko gai izango al gara?
Gotzaindegian kartela eta esku-orriak prestatu ditugu parrokietan banatzeko. Aurreraxeago, parrokietan banatzeko egunkariak ere helaraziko dizkizuegu.
X bikoitza” markatu Errenta Aitorpenean, bi aldiz eta inolako kosturik gabe laguntzeko
2025eko Errentaren kanpaina iristearekin batera, Donostiako Elizbarrutiak gogorarazi du “Bikoitza laguntzea, doakoa da”, eta funtsezkoa dela Eliza Katolikoaren eta beste Helburu Sozialen laukitxoak aldi berean markatzea. Keinu solidario horri esker, zergen %0,7 Elizaren zereginetara bideratzen da, eta beste %0,7 gizarte-lanak egiten dituzten erakundeetara. Guztira, PFEZaren (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga) %1,4ari esker behar gehien duten pertsonei laguntzeko bideratzen da, eta komunitate osoaren ongizatea sustatzen duten gaietara bideratzen da.
Zentzu honetan, on Fernando Prado gure gotzainaren hitzetan:
“Datozen hilabeteetan, zergadun guztioi errenta aitorpenari aurre egitea dagokigu, gure zergen bidez gizarte zerbitzuei eta guztion ongizateari eusten laguntzen baitugu. Jakina denez, keinu erraz baten bidez, hau da, Elizarekin lankidetzan aritzeko laukian “X” jarriz, aitorpenak, aukera ematen digu Elizaren jarduera askoren garapenean zuzenean laguntzeko. ‘X’ hori jartzeak gure laguntza behar duten “hainbaten alde” egitea suposatzen du, eta Elizak horiek altxatu eta integratu nahi ditu, gizarte bidezkoagoa, askeagoa eta solidarioagoa lortzeko. Hori egitea ez zaigu batere kostatzen. ‘X ‘jartzeagatik ez digute zerga gehiago kobratuko, ezta gutxiago itzuliko ere. Hala ere, keinu erabakigarria da, eta on asko egiten du.
Garrantzitsua da adi egotea inprimakiak betetzean, edo horiek betetzen laguntzen digutenek, gure borondatea adierazteaz ahaztu ez daitezen zaintzean”.
Dei horrekin batera, on Fernando Pradok aurreko kanpainetan emandako erantzuna eskertzen du, eta konpromiso hori errepikatzera animatzen gaitu:
“Aurreko bi urtetako errenta-kanpainek Eliza Katolikoaren aldeko aitorleen kopurua handitzea ekarri zuten. Berri on hau eskertu besterik ezin dut egin. Bihotzez eskertzen dut gipuzkoarren eskuzabaltasuna, batez ere kristau-elkarteko kideena, jakitun zaretelako eta konpromiso horri eusten diozuelako. Berriro ere gonbidatzen zaituztet zeuen errenta-aitorpenean Elizaren “X” markatzeko keinu sinple hau egin dezazuen, eta baita ‘beste helburu sozialak’ laukia markatzeko ere. Dakizuenez, hau, gure zergen xedeari buruz erabaki dezakegun gauza bakarrenetako bat. Eskerrik asko keinu pertsonal honetan laguntzeagatik, beste askorenaz gain, jende askori egiten baitio on”.
“X bikoitza”: Elizarekiko eta gizarte-ekintzarekiko konpromisoa
Eliza Katolikoari eta beste Helburu Sozial batzuei eskainitako laukitxoa aldi berean markatzeak, zera esan nahi du helburu askoren artean, PFEZaren %1,4 misioetara, espetxe-laguntza eta birgizarteratzera, balio kristauetan heztera, elizbarrutiko kultura-ondarea babestera edo Caritasen laguntza solidariora bideratzen dela, eta Ebanjelioaren mezuaren eramaile izaten laguntzen digute.
Galderak eta erantzunak
– Eragiten al dio “X bikoitza” markatzeak nire patrikari? Gehiago ordaindu behar al dut?
Ez. Bi laukiak markatzeak ez du igoko ordaindu beharreko zenbatekoa, ezta itzulketa murrizten ere. Ez dakar kostu gehigarririk ere.
– Nola egin daiteke urrats hori?
Donostiako Elizbarrutiak bi laukitxoak markatuak izan direla egiaztatzearen garrantzia gogorarazten du, bai autolikidazioa onartzean, aitorpena pertsonalki internetez edo Ogasunean egitean, bai gestore bati eskatzean. Nahikoa da inprimakian jasota dagoela PFEZaren %0,7a Elizara, eta beste %0,7 helburu sozialetara bideratu nahi dela ziurtatzea.
Autolikidazioen kasuan, batez ere, bai telefonoz, bai internetez, proposamena onartu baino lehen ziurtatu datu hau. Autolikidazio proposamenak gehiengoa dira, iaz 234.600 onartu ziren. Beste 110.700 errenta aitorpen internet bitartez egin ziren eta 77.700 errenta aitorpen, berriz, presentzialki (mekanizatua deitzen zaiona)
Jarraian, eskura dauden aukerak zehazten dira:
- Autolikidazio proposamena telefonoz onartzea
- Deitu 943 11 30 00telefonora, 8:00etatik 20:00etara, astelehenetik larunbatera.
- Eman zure NAN, eta adieraziko dizuten proposamenaren kodea.
- Galdetzen dizutenean, “biak” aukeratu; % 0,7 Eliza Katolikora eta beste %0,7 helburu sozialetara bideratu dadin.
- Internet bidez: autolikidazioa onartzea edo errenta aitorpena egitea
- Autolikidazioa internet bitartez onartzera bazoaz, edo errenta aitorpena internet bidez egin behar baduzu, zure zirriborrora sartzean, “Aitortzailearen beste identifikazio datu batzuk” laukia bilatu, eta hautatu “Editatu” botoia.
- Pantaila berrian, aukeratu “biak”. Hau da, Elizaren eta helburu sozialetarako laukitxoak.
- Gestoria batean
- Adierazi espresuki zure gestoreari edo zerga-aholkulariari bi laukiak markatzeko(Eliza Katolikoa eta helburu sozialak).
- Ogasunaren bulegoetan bertan
- Apirilaren 14tik aurrera egin dezakezu, apirilaren 13tik aurrera hitzordua eskatuta.
- Leihatila-ordutegia 08:00etatik 14:00etara da, astelehenetik larunbatera.
- Zure adierazpenaren datuak baieztatzean, egiaztatu ‘X bikoitza’markatu duzula.
Inolako kosturik ez duen elkartasunerako gonbidapena
Gure gotzainak gogoratzen duen bezala, “X bikoitza markatzea (…) ez zaigu ezer kostatzen”. %1,4 horrek, parrokia-bizitzari, Elizaren gizarte-ekintzari, eta, batez ere, laguntza, hezkuntza eta duintasuna behar duten “hainbati” eusten laguntzen die. Donostiako Elizbarrutiak gogorarazten dizu “X bikoitza markatzeak”, bikoitz laguntzen duela, inolako gastu gehigarririk eragin gabe. Zergadunak bere zergen zati bat nora joatea nahi duen erabakitzeko borondatea adierazten duen ekintza da.
Gonbidapen honekin, Donostiako Elizbarrutiak Jesusen mezua helarazten jarraitzeko konpromisoa berritzen du, eta elkartasunak aldaketa handiak eragiten dituzten ekintza txikietan islatzen dela gogorarazten digu.
Errenta-aitorpenean ‘X bikoitza’ markatzea aukera bat da gure zergen zati baten etorkizunari buruz erabakitzeko, eta, zuzenean, Elizarekin eta haren gizarte-lanarekin lankidetzan aritzeko.
Keinu sinple batekin, bikoitza lagundu dezakezu ezer kostatu gabe!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira