Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxearen aldeko kanpaina (apirilak 19)
Donostiako Elizbarrutiak “Beti zaindu gaituztenak zainduz” goiburupean ospatuko du apirilaren 19an Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxea laguntzeko kanpaina.
Juan Maria Vianney Fundazioak kudeatzen duen etxean, 40 apaiz bizi dira gaur egun; gehienak 85 urtez gorako apaizak. Bertan, laguntza, arreta eta bokazioa partekatzen dute. Askok mendekotasun handia dutenez gero, zaintza hurbila eta iraunkorra behar dituzte.
Etxea ez da egoitza soil bat, baizik eta bizitza eta anaitasuna arnasten duen Etxea; gure fede-bidean lagundu digutenei gaur egun behar duten arreta eta maitasuna eskaintzen diena. Gu, beti, zaindu gaituztenak zaintzeko garaia da.
Nola lagundu dezaket? – Dohaintza
Zure ekarpen ekonomikoari esker, honako hau bermatuko da:
- Osasun‑arreta, arreta psikologikoa eta zainketa espezializatuak
- Ostatu atsegina eta elikadura osasungarria
- Espirituaren zaintza: Eukaristia, erretiroak…
- Gizarte‑aisialdiko jarduerak: musika, baratzea, lorategia…
- Hobekuntzak instalazioetan eta egoiliarren bizi‑kalitatean.
“Dohaintza bakoitza, maitasun, esker on eta konpromiso keinua da”.
Zure gutuna, maitasun oparia
Laguntza ekonomikoaz gain, egoitzako apaizei eskuz idatzitako gutuna bidal diezaiekezu. Bihotzera iritsiko zaien oparia izango da.
Zure laguntzak, balio handiagoa izan dezala
Irabazi‑asmorik gabeko erakundeei egindako dohaintzek %20ko kenkaria dute (kopurua dena-delakoa izanik ere):
- 100€-ko dohaintza egiten baduzu, Foru Ogasunak 20€ itzuliko dizkizu.
- 250€-ko dohaintza egiten baduzu, Foru Ogasunak 50€ itzuliko dizkizu.
Kristau‑elkarte gisa, gure erantzun-kidetasunaren unea da: orain da beti zaindu gaituztenak zaintzeko garaia.
Kartela hemen deskargatu dezakezu
Diptikoa hemen deskargatu dezakezu
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira