Blog

Migratzaileen ezohiko erregularizazioa

Migratzaileen ezohiko erregularizazioa

Caritas Gipuzkoak txalotu egin du ezohiko erregularizaziorako oinarriak argitaratu izana; era honetan, milaka pertsona administrazio-irregulartasun egoeratik irten ahal izango da.

“Neurri hau, urrats garrantzitsua da duintasuna aitortzeko, dagoeneko gure gizartearen parte diren, gure komunitatean lan egiten duten, zaindu eta familiak sostengatzen dituzten, eta gure komunitatea laguntzen duten migratzaile asko eta askorentzat, baina orain arte dokumentazio faltagatik zaurgarritasun handiko egoeran bizi izan direnentzat”, adierazi du Caritasek.

2024ko Gipuzkoako Caritasen memoriak adierazten zuen lagundutako pertsonen %66 egoera administratibo irregularrean zeudela, eta, ondorioz, oso mugatuta ikusten zutela oinarrizko eskubideak eskuratzea, hala nola osasungintza edo hezkuntza, eta, ondorioz, erabat garatzeko hamaika traba.

Ildo horretan, Caritas Gipuzkoak, laguntza eta babesa eskainiko die prozesu honetan gure zerbitzuetan, parrokia-sarean eta Migratutako Pertsonen Pastoraltzan artatzen ari diren, zein Gipuzkoan dauden migratzaileei ere, erakundearen aukeren eta gizartean esku hartzeko irizpideen arabera.

Erregularizazio horren onuradun izan daitezkeen pertsonek, beren Caritaseko erreferenteengana jo dezakete, gure aholkularitza juridikoan hitzordua eskatzen lagun diezaieten.

Caritas Gipuzkoak informazio saio bat antolatu du, ezohiko erregularizazio prozesua hasteko eman beharreko urratsak eta baldintzak ezagutu nahi dituen edonorentzat.

Hitzaldia datorren asteartean, apirilak 21, ospatuko da 16:30ean, San Inazio parrokiako areto nagusian (Gros auzoa, Donostia). Sarrera librea izanen da, aretoa bete arte.

Informazio gehiago Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren webgunean topa dezakezu: https://www.inclusion.gob.es/formulario-consultas-regularizacion-extraordinaria-2026

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: