17 apirila, 2026
|
Caritas, Gaurkotasuna
Zapore anitz
Azken urteotako ohiturari jarraituz Caritas Gipuzkoak ‘Zapore Anitz’ ekimena ospatuko du Villabonan, bihar, apirilak 18 (larunbata).
Goizeko 10:00ak, eta arratsaldeko 14:00ak bitartean Caritas Gipuzkoako Trintxer-Emeki, Miriam, Sorabilla, hotzaldi, Aterpe, Lamorus, Bidelagun proiektuetako, eta Pertsona Migratuen Pastoraltzako partaideek, arroza hamaika era ezberdinetan prestatuko dute.
Ekintzan zehar, musika emanaldi ezberdinekin gozatzeko aukera izango da.
Sukaldaritza lanak amaitzean, hurbiltzen pertsona ororen artean banatuko da ‘Zapore Anitz’ jardunaldikorako prestaturiko arroza. Azaldu eta ON egin!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira