Gau ibilaldia Itziarrera
Maiatzaren 9tik 10erako gauean, erromesak, Itziarrerainoko Gau Ibilaldiaren 72. Edizioan parte hartu zuten “Itziar, itxaropena, etorkizuna eraiki” lelopean. Donostiako Elizbarrutiko batzordeko Gau Ibilbidearen antolakuntzako kide den Joxe Agustin Arrietarentzat, “goiz hobe baten bidean, gauean zehar eman zen urrats bakoitza, konfiantza, konpromisoa eta fede keinu bat izan zen”.
Parte-hartzaileek nekatuta amaitu zuten –42 kilometroko ibilbidea hamar ordu eta erdian egin zuten–, baina harrerarekin harrituta geratu ziren: “Martxak, elkartasunean, eta fedean hazten laguntzen die”, adierazi du Arrietak.
Adin guztietako erromesek, fededun izan ala ez, badakite Itziarrerako bidea egitea Ama Birjinarekiko, hurkoarekiko, eta gure lurrarekiko maitasunaren, zein eliz elkarteko kide sentitzearen adierazpena dela.

Gauean zehar egin zen ibilaldia, joan den larunbatean abiatu zen Ondarretatik (Donostia), eta urtea joan eta urtea etorri, errepikatzen diren zenbait geldialdi esanguratsu egin zituen; Orioko San Martin ermitan ibiltariek jaso zuten harrera freskagarria –ura limoiarekin–, Zarauztik Getariarako ibilbide zirraragarria, Zumaiko kafesne eskuzabala, eta Itziarrera iritsi zirenean, Fernando Prado Ayuso gotzainaren, eta Xabier Andonegi parrokoaren harrera. Egun berezi baterako osagai interesgarriak oso.
“Zazpi hamarkadatan zehar, ekimenak, tradizioa, espiritualtasuna, konpromiso berrituak eta sentimendua mantentzen jakin du. Parte hartzaile bakoitzak, askatasunez, bere unea bizi izan du. Garrantzitsuena pertsonak dira, baina Gau Ibilaldiaren inguruko xehetasun txiki guztiak dira Itziarrera egiten den erromesaldiaren espiritua bizirik mantentzen dutenak ”, azpimarratu du Arrietak.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira