Antxon Sierra oroituz
Ahots atseginez agurtuko dugu Maiatza; abesbatzen ahots gozoez.
Datorren 28 (osteguna), 29 (ostirala) eta 30ean (larunbata), Donostiako Gros auzoan dagoen San Ignazio elizak XIX. Antxon Sierra oroituz abesbatza zikloa aterpetuko du.
Hiru egunetan zehar, beste hainbeste kontzertu ospatuko dira, eta guztiak ordu berean hasiko dira, 20:00ean.
Egitaraua:
- Lartaun abesbatza
Zuzendaria, Maddalen Dorronsoro
(maiatzak 28, osteguna).
- Kantaka abesbatza
Zuzendaria, Javier Alberdi
(maiatzak 29, ostirala).
- Emebe Txki
Zuzendaria, Edurne Loyarte
Musikariak; Txanjel Arrieta, Garazi Murguialday, Rafael Santos, Arantxa Agirre, Jaione Santos, eta Saioa Zuaznabar.
- Mariaren Bihotza abesbatza
Zuzendaria, Alain Ayerdi
Organojolea; Gerardo Rifon
Gitarrajolea; Adrian Lado
(maiatzak 30, larunbata).
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira