Blog

On Jose Maria Calvo Muniain apaiza hil da

On Jose Maria Calvo Muniain apaiza hil da

Donostiako Elizbarrutiak minez jakinarazten du On Jose Maria Calvo Muniain apaizaren heriotza.

Jose Mari, Zangozan (Nafarroa) jaio zen 1935-03-23an.

Donostian apaiztu zen 24 urte bete baino bost egun lehenago (1959-03-18).

Caguaseko Elizbarrutian (Puerto Rico) egon ondoren, 2003an gure elizbarrutian itzuli eta, San Pio X eta San Jose Langilea parrokietan (Eibar) aritu zen.

2015eko irailean erretiroa hartu ondoren, Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxean (Donostia) bizi izan zen.

Jose Maria Calvoren hileta elizkizuna, etzi, maiatzak 20, asteazkena, izango da, 12:00etan, Kristoren Piztuera elizan (Donostiako seminarioa).

Goian bego.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: