Blog

Legamia masan (laikoen topaketa)

Legamia masan (laikoen topaketa)

Gure elizbarrutiko ia ehun laikok parte hartu zuten joan zen maiatzaren 23an, Donostiako seminarioan, “Legamia masan; laikoak bizitza publikoa eraldatzen” izenburupean antolaturiko Elizbarrutiko Laikoen Topaketan.

Laiko batek, bere inguruan, parte hartzailea izateko gehiago landu behar dituen jarrerak (ideiak, portaerak…) aintzakotzat hartzea izan zen jardunaldiaren helburua. Kontzientzia hartzeaz gain, bildutakoek, Elizbarrutiko Sinodoa, eta Mendekostea ospatzeko motibatu ziren.

Ekitaldiari hasiera emateko, Mendekoste bezperan oinarritutako otoitz baten eskutik girotu zen anaiarteko ekimena.

Ondoren, dinamika baten eskutik (World Café), partaidetza eta elkarrizketa atsegina bilatu zuten parte hartzaileek kafe baten bueltan. Gainera, bi Zorionbidetan oinarritutako beste hainbeste tailer antolatu ziren:

  1. Ondasunekiko harremana: “Zorionekoak izpirituz behartsuak, haiena baita zeruetako Erreinua”.
  2. Boterearen indarra: “Zorionekoak apalak, lurra berea izango baita”.

“Orain, eguneroko zereginetara itzuliko gara, Jesusek esan bezala, masaren legamia izatera: bai familian, bai lanean, bai gizartean, eta bai bizitza publikoan”.

Jardunaldiaren amaiera aldera, Eukaristiaren atarian, Fernando Prado Ayuso monsinoreak, batzartu ziren pertsonak, Elizbarrutiko Sinodoaren inguruan informatu eta animatu zituen. Gotzainak, aukera hau, gure iritzi guztiak erakutsi eta entzunak izateko aukera gisa zehaztu zuen.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: