Blog

Mariaren Bihotza Bartzelonan

Mariaren Bihotza Bartzelonan

Donostiako Artzain Onaren katedraleko Mariaren Bihotza abesbatzak, Bartzelonako Familia Santuaren basilikako, “Ama Birjinaren Balkoitik”, kantatu zuen joan den larunbatean. “Leku aparta”, abesbatzako kide baten ahotan.
Egun horretara iristeko bidea, ez da gaur goizekoa. Iaz, abesbatza Familia Santuarekin harremanetan jarri zen, eta Mariaren Bihotzak aurkeztutako proiektua onartu ondoren, taldeak uztailean Bartzelonan kantatuko zuela adostu zuten. Hau da, Nazioarteko Mezan parte hartu, eta kontzertu bat eskaintzea. Esan, eta izan!
Fernando Prado Ayuso gotzaina buru izan zuen Nazioarteko Meza jendetsuan kantatu zuen abesbatzak. Jendez gainezka zegoen Gaudiren eraikina, hainbat’ hizkuntzetan entzun ahal izan zen mezan.
Ondoren, abesbatzak kontzertua eskaini zuen Familia Santuaren kriptan. Akustika bikainean oinarrituz, bertan emandako kontzertua “ederra oso” izan zen Mariaren Bihotza abesbatzarentzat; “ahaztezina”.
Abesbatzako kideen hitzetan, “primerako harrera egin ziguten, eta ikusgarria, eta arrunt zirraragarria izan zen egun osoa”.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: