Musika Hamabostaldiaren 87. edizioa gure Elizbarrutian
Gipuzkoako ondare sakratua eszenatoki bihurtuko da abuztuaren 2tik 30era egingo den Musika Hamabostaldiaren 87. edizioan. Aurtengoan, Donostiako eta Gipuzkoako elizak egitarauaren bihotzetariko bat dira.
Proposamen desberdin eskutik, Musika Hamabostaldiak, berealdiko ondarea, zein liturgikoa dinamizatzeko apustua berretsi du aurten ere, arkitektura sakratuaren eta zuzeneko musikaren arteko elkarrizketaren bidez.
Organo Ziklo ospetsuaren, eta Musika Aitzakiren bidez, adibidez, eliza, katedral eta santutegiek ateak irekiko dituzte beren musika tresnen sonoritatea, eta nabeen akustika balioesten duten errezitaldiak hartzeko.
Donostian, jarduera indartsu hasiko da datorren asteburuko inaugurazio jardunaldiaren eskutik.
Igandea, abuztuak 2
- Atotxako Aita Frantziskotarren parrokia (18:00ean). Ignacio Arakistain organista Andoni Salamero errezitatzailearekin bat egingo du.
- Artzain Onaren katedrala (20:00ean). Wolfgang Seifen ospetsuak, euskal konposizioen inguruko inprobisazio kontzertua eskainiko du, Eskola Gurutziaga, Alaia, Cum Jubilo, Iesu eta Mariaren Bihotza abesbatzek lagunduta, Juanjo Oconen zuzendaritzapean.
Ondorengo egun hauetan, Gipuzkoako hiriburuko hainbat elizetan musikaz gozatzeko aukera ere izango da.
Abuztuak 3, astelehena
- Koruko Andre Mariaren basilika (20:00ean). Thomas Ospital arituko da Edu Muruamendiaraz dantzariarekin batera.
Abuztuak 4, asteartea
- San Bizente elizan (20:00ean). Benoît Mernier arituko da Jose Ignazio Ansorena txistulariaren laguntzarekin batera.
Abuztuak 5, asteazkena
- Artzain Onaren katedrala (20:00ean). Olivier Vernet eta Cédric Meckler bikoteak, lau esku eta lau oineko emanaldia eskainiko dute.
Abuztuak 6, osteguna
- San Inazio elizan (20:00ean). Elke Völker organista alemaniarra arituko da.
Abuztuak 7, ostirala
- Koruko Andre Mariaren basilikan (20:00ean) Organo Erromantikoaren Nazioarteko 42. ikasturteko ikasleen kontzertua ospatuko da.
Abuztuak 9, igandea
- Iesuko elizan (20:00ean) Ana Belen Garcia organistak, eta Iñaki Etxepare biolontxelo jotzaileak kontzertua eskainiko dute.
Musika lurraldeko tenpluetan zehar zabaltzen da
Jaialdiaren alde ibiltariak, musika sakratua eta organozkoa ere, Gipuzkoako hainbat elizatara eramango ditu.
Abuztuak 2, igandea
- Tourseko San Martin eliza (Ataun, 12:30ean). Andres Ceak, Ane Labaka eta Julio Soto bertsolariekin partekatuko du oholtza.
Abuztuak 8, larunbata
- Azpeitia (Loiolako santutegia, 20:00ean). Saskia Roures (organoa) eta Francisco Gil (adar ingelesa) eskainitako emanaldia.
Abuztuak 9, igandea
- Bergara (San Pedro eliza, 19:30ean). Marie-Bernadette Dufourcet eta Naji Hakim organista bikotearen emanaldia.
- Zumaia (San Pedro eliza, 20:00ean). Manuel Ruiz tenorearen kontzertua Íliber Ensemblerekin batera.
Abuztuak 10, astelehena
- Tolosa (Santa Maria eliza, 20:00ean). Ignacio Arakistain organora, Hodeiertz Abesbatzarekin batera.
Abuztuak 11, asteartea
- Usurbil (San Salbador eliza, 20:00ean). Hayo Boerema, Mixel Ducau eta Caroline Phillipsen proposamena.
Abuztuak 12, asteazkena
- Deba (Santa Maria eliza, 20:00ean). Mar Vaqué (organoa) eta Marina Soto (tronboia).
Abuztuak 13, osteguna
- Azkoitia (Andre Maria Zeruratzearen eliza, 20:00ean). Jose Luis Francesenaren errezitaldia.
Abuztuak 20, osteguna
- Oñati (Arantzazuko santutegia, 19:00ean). Kontzertu berezia Natxo de Felipe eta bere ‘Abandonatuak’ proiektuaren eskutik.
Abuztuak 23, igandea
- Orio (San Nikolas eliza, 20:30ean). Miriam Hontana eta Sònia Benavent biolinisten emanaldia.
Informazio gehiago hemen: https://www.quincenamusical.eus/eu/egitaraua
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira