Blog

Etenaldia, atsedena eta irakurketa: elikatu arima uda honetan Idatz liburu-dendaren eskutik

Etenaldia, atsedena eta irakurketa: elikatu arima uda honetan Idatz liburu-dendaren eskutik

Uztaileko azken egunak iristearekin batera, pertsona bat baino gehiagok etenaldi bat egiten dute beren lan erantzukizunetan udako oporrei hasiera emateko. Erritmoa aldatzeko, indarrak berreskuratzeko, familia-giroa indartzeko, eta, bereziki, espiritua elikatuko duten bake uneez gozatzeko egunak.

Atseden hartzeko denbora honetan, zeregin gutxi daude eguzkitan edo itzalean liburu on batez gozatzea bezain aberasgarriak. Idatzetik, Elizbarrutiko liburu-dendako (Artzain Ona plaza 15, Donostia), Rosa Tapia liburu-saltzaileak, udako atsedena, irakurketa lasaigarriaren ohiturari berriro ekiteko aukera ezin hobea dela gogorarazten digu.

Gomendio berezia zure atseden egunetarako

Uda honetan maletan eramateko tituluen artean, Rosa Tapiak espiritualtasunaren klasiko bat iradokitzen digu: La Práctica de la Presencia de Dios.

XVII. mendeko fraide karmeldar Lorenzo Anaiaren irakaspen xume baina sakonak biltzen ditu liburu honek. Bere testigantzak, Jainkoa, bizitzako zereginik arruntenen eta xumeenen erdian aurkitzen erakusten du. Joseph de Beaufort apaizak bildu zuen lana, eta orain oso edizio berezian dago eskura, Leon XIV.a Aita Santuaren sarrera batekin.

Bisitatu Idatz

La Práctica de la Presencia de Dios liburua lortu, edo uda honetarako, gomendatutako beste irakurketa batzuz gozatu nahi izanez gero, hurbildu Elizbarrutiko Idatz Liburu-dendara. Bertan, eskuzabalik hartuko zaituzte zure gustuko edozein irakurketa gomendatu eta aurkitzen laguntzeko.

Udako atseden zoriontsu, eta suspergarria izan dezazula!

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: