Blog

Lurrikarak Kolonbian (EGIN ZURE EKARPENA!)

Lurrikarak Kolonbian (EGIN ZURE EKARPENA!)

Beste behin, Caritas Gipuzkoa ez da besoak gurutzatuta geratu. Joan den astelehenean, abuztuak 10, Kolonbiak jasan zituen lurrikarei, batik bat, San Jose del Palmar udalerria bete-betean harrapatu zuenari (7,4 gradukoa) erantzunez, Caritas Gipuzkoak pauso handi bat eman du. Ekintza bat bultzatu du, elkartasuna. Eta honek guztiona izan behar du. Gipuzkoarrona.

Espainiako Caritasek urteak daramatza, laurogeiko hamarkadaz geroztik, Kolonbian. Caritas Kolonbiak bakea eraikitzeko eta indarkeriaren eta hondamendi naturalen biktimei, giza-arreta emateko egiten dituen ahaleginak babestuz.

Lan horrek zeresan bereziki esanguratsua izan du Chocó departamenduan, Kolonbiako pobrezia-indize handiena duen lurraldea. Hemengo biztanleria, batik bat, afro-ondorengoa (Afrikako arbasoak dituen kontinente horretatik kanpo jaiotako herritarra), eta indigena da; historikoki, baztertua, eta ahantzia.

Konpromiso horren harira, bere Larrialdi Funtsetik, Espainiako Caritasek 100.000 euro jarri ditu, edateko ura, higiene produktuak, osasun arreta eta elikadura laguntza… lortzen laguntzeko.

Caritas Gipuzkoak gogorarazten digu Kolonbiak gure laguntza behar duela. EGIN ZURE EKARPENA!

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: