Auzolandegiak: Topaldia eta Adiskidetzea
Beste urte batez, Donostiako Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak, jesuiten Magis Pastoraltzarekin, eta Loiolaetxearekin batera, “Topaldia eta Adiskidetzea” Auzolandegia antolatu du udan; leku ezberdinetatik hurbildutako zazpi gaztek hartu dute parte bertan.
Aurtengo jardunaldiak erronka berezi bat zuen: urtetan Martuteneko espetxean ospatu ondoren, lehen aldia zen Zubietako kartzela berrian ospatzen zirela Auzolandegiak.
Lehen urratsa positiboa izan da oso. Parte-hartzaileek, ia-ia, presoekin bat egiteko gunea, hau da, eraikin soziokultural berria estreinatu zuten. Espetxean, tailerretan aritu, eta jolasean, futbolean, eta pilota lekuan aritu ziren. Jardueretatik haratago, elkar ezagutzea, hitz egitea, eta istorio bakoitzaren atzean dagoen pertsona ezagutzeko eremuak sortzea biziki garrantzitsua izan zen.
Loiolaetxea, jesuiten komunitateko gizarte erakundea da; gizarteratzeko prozesuetan esku hartzeko gune alternatibo bat eskaintzen da bertan, batez ere espetxea birgizarteratzeari dagokionez. Arratsaldeetan, Loiolaetxeko partaideekin ospaturiko ekimen ezberdinak partekatu zituzten Auzolandegietako parte hartzaileek.
Egun bakoitza, otoitz, eukaristia eta inaziotar hausnarketekin amaitu zen; bizitakoa berrirakurriz, eta Jainkoa, izandako esperientzian non zegoen jakiten lagunduz.
Amparo Aguilar Prima, boluntarioetariko baten iritziz, ezustekoa Loiolaetxean bizi izan zuen. “Zerbitzua eman, entzun eta ikasi” behar zuela pentsatuz iritsi zen bertara, baina berak ere entzuna izan, abegia izan, eta zerbitzua jaso behar zuela ohartu zen. Aurreiritziak atzean uzten erakutsi zion etxeak, eta, denok, maitatzen ikasi, eta maitatu gaitzatela ulertzen.
Zubietatik ere ezusteko oparia iritsi zen. Preso batek, idatzi baten eskutik, gazteen parte hartzea eskertu nahi izan zuen. Bere gutunean, Jainkoa “kartzelan eta kaleetan” dagoela zioen, eta eskerrak eman zituen jarduera bakoitzaren eskutik, une batez bederen, areriotasun-ingurune batean zeudela ahazten lagundu ziotelako. Idazkiak zera aitortzen du, entzutea “laguntzeko modu polita” dela, eta eskerrak ematen ditu bideak eta mahaia partekatu izanagatik.
Beste behin, aurreiritziak eraitsi, loturak sortu, eta adiskidetzeko eta berreskuratzeko bideak irekitzen dituela gogorarazten digu Auzolantegiak.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira