Blog

Donostiako Elizbarrutia, Araudia Betetzeari buruzko IV. Topaketan

Donostiako Elizbarrutia, Araudia Betetzeari buruzko IV. Topaketan

Urriaren 6an eta 7an, Elizako Araudia Betetzeari buruzko IV. Topaketa egin da, elizbarrutietan eta Espainiako Gotzain Konferentzian bertan dagoeneko garatzen ari diren lan-esperientzietan sakontzeko, laguntza eskaintzeko eta esperientzia horiek partekatzeko.

Araudia betetzearen edo compliance delakoaren helburua erakundeetan gobernu onaren kultura ezartzea da, bai zigor-arloan, bai gainerako lan-arloetan eta, Elizaren kasuan, baita pastoraltzaren arloan ere. Gure elizbarrutian Fernando Prado jaunak 2026ko martxoan eratutako Araudia Betetzeko Barne Organoaren kide gisa, topaketan parte hartu dute Luzia Alberrok, Gotzaindegiko idazkari-kantzilerrak, eta Pablo Ormazabalek, elizbarrutiko loturaren defendatzaile eta justiziaren sustatzailea.

Jardunaldiei hasiera eman zieten Pioppo monsinoreak, Aita Santuaren nuntzio apostolikoak, eta Argüello monsinoreak, Espainiako Gotzain Konferentziako presidenteak. Elizako gobernu ona eta gardentasuna izan ziren jardunaldien ardatz nagusiak.

Urriaren 6ko lehen jardunaldian, oinarrizko gaiak jorratu ziren, hala nola gobernu onaren eta legezkotasun-printzipioaren azterketa Elizaren zuzenbidearen ikuspegitik, eta Elizaren eta haren erakundeen barruko informazio-sistemak eta ikerketak, baita adingabeen eta pertsona zaurgarrien babesaren arlokoak ere.

Urriaren 7ko jardunaldian, hiru mahai-ingururen bidez, elizbarrutien eta Elizako beste erakunde batzuen lan-esperientziak izan ziren hizpide.

Jardunaldietan maila handiko hizlariek parte hartu dute, eta Estatu osoan Elizaren alde zerbitzu baliotsu hori eskaintzen duten pertsonekin elkartzeko eta esperientziak partekatzeko aukera eskaini dute.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: