Blog

DOMUND 2026k Ekuadorko Amazoniako misiolarien errealitatea Gipuzkoara hurbilduko du

DOMUND 2026k Ekuadorko Amazoniako misiolarien errealitatea Gipuzkoara hurbilduko du

«Bat Kristogan, bat misioan» lelopean, Donostian, Errenterian eta Zumarragan musika eta misio-testigantzak partekatzeko topaketak izango dira urriaren 24an, 25ean eta 26an, Juan Morales kantautore ekuadortarraren eta Txarli Azcona misiolari kaputxinoaren eskutik.

DOMUND 2026 dela eta, gure elizbarrutiak Ekuadorko Amazoniako misioaren errealitatera hurbiltzeko aukera izango du, «Misioa kontatu eta kantatu» izeneko ekimen bereziaren bidez.

Horretarako, Juan Morales, Ekuadorko kantautore katolikoa, eta Txarli Azcona anaia, misiolari kaputxinoa, izango ditugu gure artean. Gipuzkoako hainbat herritan ibiliko dira, musika, testigantzak eta misio-esperientziak partekatzen.

Topaketa hauetan, On Alejandro Labaka Beizamako semea eta Aguaricoko (Ekuador) lehen gotzaina, eta Inés Arango ahizpa kaputxino kolonbiarraren bizitza eta testigantza ere ezagutuko ditugu. Biek Amazoniako herri indigenen defentsan eman zuten bizia, Ebanjelioarekiko konpromisoaren, behartsuenekiko hurbiltasunaren eta sorkuntzarekiko errespetuaren lekuko izanik.

Haien bizitzaren bidez, Elizaren misio-izaera sakonago ezagutzera, pobreenekiko konpromisoa berritzera eta guztion Etxe komuna zaintzeko dugun erantzukizunaz hausnartzera gonbidatzen gaitu aurtengo DOMUND kanpainak.

Topaketen egunak eta lekuak

  • Urriak 24, larunbata | 18:00
    San Inazio parrokia, Donostia.
  • Urriak 25, igandea | 12:00
    Madalena ermita, Errenteria.
  • Urriak 26, astelehena | 18:00
    Jasokundeko parrokia, Zumarraga.

Musikaren eta testigantzen bidez, Amazoniako herriekin batera bere misioa bizi duen Elizaren errealitatera hurbiltzeko aukera paregabea.

DOMUND 2026: Bat Kristogan, bat misioan.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: