Blog

Hildako fededun guztien oroipena (azaroak 2)

Hildako fededun guztien oroipena (azaroak 2)

Data hau, “Arimen Eguna” bezala ere ezagutzen da.

Santu Guztien Oroipena egin ondoren, Hildako Fededunen Oroipena egiten du Elizak aspaldidanik. I. mendean, dagoeneko, bazuten hildakoen oroipena egiteko eguna. Gerora, monasterioetan hasi ziren VII. mendean oroipen hau egun jakin batean egiten. Cluny-ko San Odilonek finkatu zuen eguna azaroaren 2an.

Betidanik izan ditu Elizak gogoan hildako fededunak. San Agustinek goraipatu egiten du ohitura hau. XIV. mendean zabaldu zen egun honetako ospakuntza Erroman. XV. mendean Valentziako domingotarrek egun horretan apaizek hiru meza ospatzeko ohitura sartu zuten, hildakoen aldeko eskabide guztiei erantzutearren.

1915an, munduko lehen gerratearen ondoren, Eliza osora zabaldu zuen ohitura hau, Eliza Katolikoko 258. Aita Santuak, Benedikto XV.ak, (1854 – 1922), Eukaristia guztietan egiten du otoitz Elizak Kristorengan atseden duten guztien alde I.

  • Eukaristia Otoitzean; pizteko itxaropenean joan diren senideen alde
  • II. Eukaristia Otoitzean; mundu honetatik Jainkoarekin adiskide joan direnen alde
  • III. Eukaristia Otoitzean, Jainkoak bakarrik dakiela fededun hil direnen alde
  • IV. Eukaristia Otoitzean. Jesusek Ni naiz piztuera eta bizia; Nigan sinetsiz bizi dena ez da inoiz hilko” esan zuelako sinesten eta eskatzen dugu denek bizia izan dezatela, Kristoren pazko-misterioan esku hartuz.

 

Jesus Mari Arrieta

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: