Imanol Mirena ‘Manuel’ Sorondo Irigoyen apaizaren heriotza
Hileta-elizkizuna datorren astelehenean, azaroak 30, arratsaldeko 19:00etan Oiartzungo San Esteban parrokian ospatuko da izango da; Donostiako gotzainak, Fernando Prado Ayuso, emango du meza.
Donostiako Elizbarrutiak atsekabez jakinarazten du, gaur, 2026ko azaroaren 27an, Imanol Mirena ‘Manuel’ Sorondo Irigoyen elizbarrutiko 93 urteko apaiza hil dela Donostian. Otoitzean bat egiten du bere senide, lagun eta Elizarekiko fede eta zerbitzu bidea berarekin partekatu Dutenekin.
Imanol Mirena ‘Manuel’, 1933ko irailaren 30ean, Oiartzunen jaio zen, eta Lourdesen apaiztu zen, 25 urte geroago; hau da, 1958an.
Hurrengo urtean, 1959ko urtarrilean, Bergarako Santa Marina elizako apaiz lagunkide izendatu zuten, eta, ondoren, artzapez.
Bergarako egonaldia luzea eta emankorra izan zen. 1973tik aurrera elizaren (Santa Marina) apaiz arduraduna izan zen, baita 1977tik aurrera ekonomoa ere.
Besteak beste, Añorgako (Donostia) erretore eta ekonomo izateaz gain, 1983tik, 2009ko irailean erretiroa hartu zuen arte, 1991tik, Elizbarrutiko Museoko zuzendaritza-taldeko kide izan zen.
Donostiako Elizbarrutiak, elizbarruti osoari dei egiten dio, Jainkoari, bere bizitza eta lanagatik eskerrak emateko, eta bere arima Jaunaren esku utzi, eta hiletan parte hartzeko. Elizkizuna, datorren astelehenean, azaroak 30, ospatuko da Oiartzungo San Esteban parrokian (19:00etan) eta, Fernando Prado Ayuso gotzainak gidatuko du.
Jainkoak betiereko atsedena eta argia eman diezaiola.
Goian bego.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira