2026ko Abendualdia – Materialak
2026-11-20
Kaixo adiskide:
Katekesiaren erritmoa hartu dugun honetan, abendualdia ate joka dugularik, Eguberria egoki ospatzeko prestatu behar ditugu gure haur eta nerabeak. Horretarako Fanok eskaini digun materiala euskaratu dugu.
Aurten, gure Gotzainak Sinodoa deitu duen urtean gaude baita ere eta dei horri erantzunez, abendualdiko garaia ere elkarrekin bidea egitera deituak gaude.
Materiala xumea da. Lau igande hauetan irakurriko diren ebanjelioak markatuko dute ibilbidea. Igandez igande, ardi hauekin batera, Belengo bidean urratsak emango ditugu. Bakoitzak, bere pausoak emanez, elkar aurkitu eta elkartea osatuko dugu.
Igandeko irakurgaia mezatan edo taldean irakurri ondoren hausnartuko dugu. Anboian edo Katekesiko gelan jarriko dugu hormirudia eta ardiak itsatsiko ditugu. Artzaiarekin hasten da, Belena erakusten duen kartela dago baita ere. Artaldea osatu, gidatu eta Belena iritsi arte Eguberri egunez!
Ardiek artilea ematen digute. Horrekin manta goxo eta bero bat egin diezaiokegu Jesus haurtxoari, gurean harrera maitekorra egin nahia adierazteko.
Haurrek garai hau ilusioz bizi dute eta Jainkoaren misterioari erabat irekiak daude, probestu dezagun ba giro egoki hau, otoitzean proposamena aurrera eramateko.
Itziar Arozena
Haurtzaroko eta Nerabezaroko Katekesiaren Gotzain Ordezkaria
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira