Blog

Martuteneko espetxean laugarren Ate Santua irekitzea

Martuteneko espetxean laugarren Ate Santua irekitzea

Igande honetan, otsailak 2, Jubileu Urte honetako laugarren Ate Santua ireki da Gipuzkoan. Artzain Onaren katedralean, Arantzazuko santutegian eta Loiolako santutegian zabaldu ondoren, Fernando Prado Ayuso gure gotzaina buru dela, eta preso dauden pertsonen eta agintarien parte hartzearekin, gaur, beste Ate Santu bat ireki da.

(Martuteneko Ate Santua, presoek eginda)

Elkartasun eta itxaropen keinu batean oinarriturik, Martuteneko espetxeko presoek, Jubileu ekitaldi honetan parte hartu ahal izan dute. Ate Santuaren azpitik igaro ondoren, gotzainak gidatutako Eukaristian parte hartu dute. Era berezi horretan, Elizaren hurbiltasuna bizi ahal izan dute graziazko garai honetan.

Espetxe Pastoraltzaren lanari esker –Karmele Amundarain buru dela-, eta, Martuteneko espetxeko arduradun eta funtzionarioekin, zein Eusko Jaurlaritzako agintariekin izandako lankidetza estuari esker antolatu ahal izan da ekimena.

Lan bateratuari esker, preso dauden pertsonei Jubileua lehen pertsonan bizitzeko aukera eman zaie; Elizak Urte Santu honetan proposatzen duen adiskidetze eta errukirako mezua.

Jubileuaren bidean, Laugarren Ate Santu honen irekiera, mugarri berri bat da Donostiako Elizbarrutiarentzat, eta fededun guztiei konbertsiorako deia, harrera eta barkamena gogorarazten zaie. Era honetan, elizbarrutiko kristau-elkarteak Ebanjelioaren balioak bizitasunez gozatzera gonbidatzen du, eta 2025eko Jubileu Urte honetan, guztiei, parte hartzeko erraztasunaz eskaintzeaz bat.