Kontzepzionista Frantziskotarren agurra
Azpeitiko monasterioko kontzepzionista frantziskotarrek bere bizimoduari buruzko bizipenak partekatzen dituzte dokumental honetan. Bizimodu hori Sortzez Garbiarenganako debozioan eta Kristoren jarraipenean oinarritzen da.
Ahizpek Perutik komunitateko ahizpa adinekoenak zaintzera nola iritsi ziren kontatzen dute, eta senidetasuna, etengabeko otoitza eta osasun- nahiz espiritu-arloko zerbitzua nagusi izan diren giroa deskribatzen dute, monasterioa behin betiko itxi arte. Era berean, Gipuzkoako hainbat monasterioren ondare historikoari buruz hausnartzen dute, baita lurraldeko biztanleekin sortu zuten lotura espiritual sakonari buruz ere.
Donostiako Elizbarrutiak, Jaunari eta gure lurraldeari eskainitako dedikazioa beti eskertuz, onena opa die etapa berri honetan, eta fededunak ahizpen alde otoitz egitera gonbidatzen ditu.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira