Donostiako Elizbarrutiak Komunikaziorako Elizbarrutiko Ordezkarien Batzarreko partaide
Donostiako Elizbarrutia, Ivan Benkok eta Jon Odriozolak ordezkatuta, urtarrilaren 24tik 26ra Erroman ospatu zen Gizarte Komunikazioetarako Ordezkarien Batzarrean parte hartu zuten. Topaketa, 2025eko Jubileuaren ekitaldien barruan, kazetari eta komunikatzaileen zaindari den Salesko San Frantzisko egunarekin batera ospatu zen, eta mundu osotik etorritako eliz komunikazioko profesional zein arduradunak batu ziren bertan.
“En estos tiempos marcados por la desinformación, la polarización (…) estoy convencido de que hoy más que nunca es necesario su trabajo como periodistas y comunicadores” (Papa Francisco). ¡Feliz día de San Francisco de Sales, patrono de los periodistas y comunicadores! pic.twitter.com/myTV4U2P6X
— Fernando Prado Ayuso (@ferpradocmf) January 24, 2025
“Itxaropenean erromes”, Jubileuko goiburupean, komunikazioaren egungo agertokietan Elizak duen eginkizunari buruz hausnartu zen, eta profesional katolikoak egiaren transmisioan itxaropenaren eta ausardiaren emaile izatera animatu ziren.
Urtarrilak 24, ostirala: topaketa Stampa aretoa eta Espainiak Vatikanoan duen enbaxadarekin
Jardunaldiaren hasiera arratsaldean hasi zen Vatikanoko Stampa aretoan eginiko bilerarekin. Matteo Bruni Vatikanoko prentsa bulegoko zuzendariak ongi etorri beroa eskaini zien elizbarrutiko ordezkariei.
Stampa aretora eginiko bisita egin ondoren, parte-hartzaileak Piazza di Spagnara joan ziren, hau da, Vatikanoko Espainiaren enbaxadara; Isabel Celaák ongi etorria eman zien. Bizkaitarrak hedabide katolikoek balio humanisten sustapenean, eta nazioarteko elkar-ulertzean, duten garrantzia azpimarratu zuen.
Eguna amaitzeko, ordezkariak, Salesko San Frantzisko eguna zela eta, Letrango San Joan Basilikan ospatu zen Meza Santuan parte hartu zuten.
Urtarrilak 25, larunbata: jubileu erromesaldia, Aita Santuarekin topaketa, eta kazetariekin solasaldia
Bigarren eguna, goizean goiz hasi zen Montserrateko Santa Maria elizan; hots, erromesaldiaren abiapuntua San Pedro basilikako Ate Santuraino.
Erromesaldia amaitzean, Maria Ressa eta Colum McCann solasaldi kultura topaketari hasiera eman zitzaion Pablo VI. aretoan; Mario Calabresi kazetari ezagunak gidatu zuen ekimena.
Maria Ressa, Bakearen Nobel saridunak, jazarpenaren bere testigantza partekatu zuen, kazetariek, demokrazia eta egia babesteko duten funtsezko zeregina azpimarratuz. Bestalde, Colum McCann idazleak, gero eta polarizatuago dauden gizarteetan zubiak eraikitzeko testigantzek duten garrantzia azpimarratu zuen.
Hitzaldiaren ondoren, Uto Ughi, biolin jotzaile ospetsuak, zenbait musika pieza ekaini zituen, prentsa askatasunari, egiari eta kazetaritza lanaren inguruko hausnarketa gisa.
Goizeko ekitaldi nagusia Aita Frantzisko Santuarekin izandako topaketa izan zen. Gatazkak, banaketak eta desinformazioa nagusi diren testuinguru honetan, Aita Santuak, “egiaren kontalari ausartak izateko” egin zuen dei. Harresiak eraiki beharrean, bizitza elikatuko duten, eta “zubiak eraikiko dituzten” istorioak sortzeko beharraz ere mintzatu zen.
Komunikazioko profesionalei bidalitako mezuan, Aita Santuak “itxaropena pizten duten istorioak kontatzeko” beharra azpimarratu zuen. Gogorarazi zuenez, 2024 urtean bakarrik, 120 kazetari baino gehiago hil zirela gatazkak jarraitzen ari zirela, kazetaritza konprometitu baten dimentsio arriskutsua, baina beharrezkoa, nabarmenduz.
Era berean, Aita Santuak bere kezka adierazi zuen sare sozialen gehiegizko erabileragatik, eta “scroll amaigabea” deiturikoagatik; “garuna usteltzearen eragile” gisa deskribatu zuen, hausnarketa lasaia eragozten baitu.
Larunbat arratsaldean, berriz, “Contar la Iglesia desde Roma: Encuentro con vaticanistas en español” izeneko mahai-ingurua ospatu zen LUMSA Unibertsitatean; Valentina Alazraki, Eva Fernández, Javier Martínez-Brocal, Dario Menor eta Elisabetta Piquek hartu zuten parte. Hizlariek, besteak beste, Vatikanoan egiten duten informazioaren jarraipenaren aukerak eta erronkak aztertu zituzten.
Urtarrilak 26, igandea: “Jainkoaren Hitzaren Igandeko” Meza Santua eta itxaropen mezua
Igande goizean, parte hartzaileak San Pedro basilikara hurbildu ziren, Frantzisko Aita Santua buru izan zen “Jainkoaren Hitzaren Igandeko” Meza Santuan parte hartzeko asmoz.
Komunikazio Ordezkaritzaren balorazioa
Donostiako Elizbarrutiko Komunikazio Ordezkaritzak oso positibotzat du Batzarrean parte hartu izana, eta nabarmendu du mundu osoko beste komunikatzaile batzuekin ideiak trukatzea baliagarria izango dela Gipuzkoako Elizan informazio-lana hobetzeko eta proiektu berriak sustatzeko. Guztia, “Eliza gardentasunez, erantzukizunez eta itxaropenez azaldu dadin”. Hori guztia egiari ahotsa emateko. Inoiz baino gehiago sendatuko duten, adiskidetuko diren eta zubiak eraikiko dituzten kontakizunak behar dituen errealitate sozial batean.