Blog

Arantzazuko Mariaren Eguna (2026)

Arantzazuko Mariaren Eguna (2026)

Gaur, irailak 9, Oñatiko santutegian, Arantzazuko Ama Birjin Dohatsua ospatu da. Egun handia Donostiako Elizbarrutiarentzat.

Frantziskotarren ordezkaritzak, eta Fernando Prado Ayusok, Donostiako gotzaina, santutegiaren atarian herri ordezkaritza zabala (Oñatiko udala, Foru Aldundia eta Batzar Nagusiak) agurtu ondoren, 12:00etan hasi da, meza, jendez leporaino betea zegoen elizan.

Elkarrekin “gure Gipuzkoako Amaren eguna ospatzen dugula” gogorarazteaz bat, Arantzazura hurbiltzea, benetan, ohitura polita dela esan du gotzainak; “baina ez da ohitura bat bakarrik”. Kristauontzat, meza honetan parte hartuz, gure sinesmena ospatzen eta indartzen dugula gogorarazi du.

“Honetan datza mirariak”, gogorarazi du Ayusok; “Elkarrekin fedea ospatzea, norberarena indartuta ateratzen dela. Hori da miraria. Beraz, pozik gaude gaur hemen egoteaz fedea elkar-banatzen, gure fedea eta anaitasuna indartzen. Pozik gaude Amaren etxean”.

Zera erantsi du ondoren gotzainak: “Hemen arnasa hartzen dugu eta bihotzak benetako bakea aurkitzen du. Amaren etxean, bihotza baretu egiten zaigu; elkarrekin otoitzean, fedea sendotzen da eta gure baitan itxaropena berpizten da”.

Homilian zehar, “altxatu, eta bidean ibiltzen jarri” aditzak gogoko dituela esan du; “Benetako fedeak horixe egiten du; altxatu eta bidean jartzen gaitu”.

Ondoren hausnarketa bat sakondu du gotzainak. “Gure Gipuzkoa maitea, gaur egun, lurralde oparoa da. Azken hamarkada hauetan ahalegin eta zailtasunekin eraiki da, eta lana, industria, zerbitzuak eta erakunde sendoak ditu. Hori guztiagatik poztu behar dugu. Ona da gizarte batek aurrera egitea. Ona da aberastasuna, eta enplegua sortzea. Baina Ebanjelioak galdera sakonago bat egitera gonbidatzen gaitu: zertarako eta norentzat egiten dugu aurrera?

Denek ez dutelako oparotasun hori modu berean bizi. Badira hilabete amaierara zailtasunez iristen diren familiak, etxebizitza lortzeko aukerarik ez duten gazteak, bakarrik dauden adinekoak, gure artean ia hutsetik hasten diren migratzaileak. Gizarte bat ez da aberatsa soilik produktibitate handiagoko mailetan dabilelako. Aberatsa da bere osotasunean, eta inor ez denean bide ertzean abandonatuta geratzen”.

Gure gotzainak ez ditu “geure arantzak” ahaztu, eta desberdin pentsatzen duen horri entzuteko gonbitea luzatu du: “Mespretxatu gabe desados egon gaitezke; proposamen bat irmotasunez defendatu daiteke bestea etsai bihurtu gabe”. Gogoratu du Gipuzkoak gehiegi sufritu duela lezio hori ahazteko. “Gehiago entzun behar dugu, gehiago hitz egin, eta gutxiago pentsatu behar dugu gureengan, eta gehiago guztiongan”.

Ikasturte berri honetan, gure elizbarrutiko Elizak, altxatu eta bidean jarri nahi duela adierazi du: “Horrela, garai bereziki garrantzitsu bati aurre egin eta gure historiako lehenengo Elizbarrutiko Sinodoaren bidean jartzen gara”.

Sinodoa zeregina: “ez geure buruari begiratzeko, baizik eta hobeto ebanjelizatzeko, hobeto zerbitzatzeko”.

Homiliaren amaieran gotzainak eskari bat luzatu dio Arantzazuko Amari ikasturte honen hasieran: “Zaindu gure Gipuzkoa. Zaindu gure familiak, gure herriak, gure gazteak eta gure adinekoak.

Zaindu baita ere gure agintari eta herriko ordezkariak. Zaindu gure etxera etorkizun hobe baten bila etorri direnak. Zaindu zure Gipuzkoako eliza. Zaindu gu guztiok”.

Hona  Fernando Prado Ayuso, Donostiako gotzain jaunaren gaurko homilia.

-Deskargatu argazkiak: Flickr

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: