Astotxo Eguna 2026
Aurtengo Astotxo Eguna, 36. ekitaldia, iragan igandean (urtarrilak 11) ospatu zen Lazkaon. Zientoka lagun azaldu ziren Familia Santuaren ihesaldiaren antzezpena ikustera; lepo bete zen Lazkao Txiki plaza.
Antolakuntzak oraindik ez dugu balorazio orokor bat egin baina igandekoa, bertatik bertara bizi izan zutenek “oso inpresioa ona” dute antzezpenak biltzen duen guztiarekin.
“Ekitaldiak, partehartze zabala izan zuen, baita ikuslegoaren aldetik ere”, dio Axier Sukiak, ekitaldiko kideak. “Nabarmendu eta eskertu nahi dut, ikuslegoak, arreta eta errespetuz jarraitu zuela antzerkia”.

“Prestaturiko berrikuntza eta detaile guztik, luzitu zuten.”, dio lazkaotarrak “Hau da, bai jantzi berrituek, baita hainbeste landutako arlo musikalak ere”. Guztiagatik, azken emaitzarekin gustura dago oso Axier.
“Tradizio luze eta aberats honetan, beste urrats bat eman dugu, nondik gatozen ahaztu gabe. Beste behin eskerrik asko, parte hartu, eta lagundu diguten hainbat eragile eta norbanakori. Astotxo Eguna, denona da”.
- Argazkiak: Flickr
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira