Lur Santuko erromesei zuzenduriko oharra (eguneratuta)
Donostiako Elizbarrutiko Erromesaldien Ordezkaritzak, Lur Santurako hurrengo erromesaldian izena eman duten erromesei jakinarazi die, hedabideek jakinarazi dutenez, inguru horretan bizi den egoera militarra dela eta, Israelgo, eta inguruko hainbat herrialdetako aireko espazioa itxi dutela.
Pedro Lascurain, Elizbarrutiko Erromesaldien ordezkaria, bidaia-agentzia antolatzailearekin harremanetan jarri da. Agentzia hauek, hegazkin-konpainiekin, eta Lur Santuko frantziskotarrekin harremanak dituzte. Une honetan, eskuartea dituzten informazioek ez du uzten xehetasun gehiago zehazten hedabideetan argitaratzen ari denetik harago, egoerak zalantzazkoa izaten jarraitzen baitu oraindik.
Berritasunak jakin ahala, datozen egunetan informazio eguneratua jakinaraziko da.
Erromesentzako bermea
- Arrazoi hauengatik Erromesaldia bertan behera geratuko balitz, egindako ordainketak, itzuli egingo dira.
- Erromesaldia aurrera aterako balitz, segurtasun osoarekin ospatuko da.
Ordezkaritzak, egoera hau, lasaitasunez eta konfiantzaz bizitzeko gonbita egiten du, eta bakearen aldeko otoitzean bat egiteko, bereziki Garizuma garai honetan, Lur Santuko kristau elkartearekin bat eginez.
Informazio garrantzitsua
- Taldea osatuta dago: 60 erromes.
- Erromesaldia arazorik gabe egin daitekeela ziur egiaztatu arte, oraingoz, ez da egin behar ordainketa osatzeko falta den azken diru-sarrera.
Erromesaldien Ordezkaritzak eskerrak eman nahi die izen eman duten guztiei, euren egoeraren ulermena, eta lankidetzagatik, eta berretsi du unean-unean berriak zabaltzen jarraituko duela.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira