Felix Azurmendiren 50. apaiz urteurrena
Foto: Sara Utrera (DV)
Joan den igandean ospatu zen Azkoitiko Andre Mariaren Zeruratzea parrokian, Felix Azurmendiren, apaiz ordenazioaren 50. urteurrena. Azurmendi, duela 13 urtez geroztik da herriko parroko.
Hori dela-ta, meza nagusian, esker-emate eta otoitzezko eukaristia berezia ospatu zen; emozioz gogoratu zuen bere ibilbidea eta pastoral zerbitzua.
Ospakizunean, oparien erritoan, esanahiz betetako hainbat objektu eman zitzaizkion: salbamendu-txaleko bat, lore-sorta bat, bastoi bat, lur-globo bat, hainbat herrialdetako banderak, katekesi-liburua, Biblia, ogia, ardoa, eta Azkoitiko herriaren elementu adierazgarri batzuk.
Ikur horien eskutik, besteak beste, kristau-elkartearen batasuna, elkarrekiko zaintza, migratzaileekiko harrera, eta zaurgarritasun handian daudenentzako laguntza nabarmendu ziren.
13 urte hauetan, Azurmendik lotura estua izan du herriko parrokia zein pastoraltzarekin; Azkoitian ere oso pertsona hurbila eta estimatua da. Ospakizunak, apirileko laugarren igandean, 26an, izango du jarraipena; data horretan, herri bazkari bat ospatuko da bere omenez.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira