Erramu Igandea
Artzain Onaren katedralean ospatu da gaur, martxoak 29, 12:00etan, Erramu Igandea. Era honetan, Elizak, aho batez, Aste Santuari hasiera ematen dio.
Eguzkia jaun eta jabe izan den goizean, Erramuen bedeinkapena, Errege-erregina Katolikoen kalean ospatu da, hau da, Posta, eta Koldo Mitxelenaren eraikinen artean. Ekimenaren ondoren, Jesus, Jerusalemen sartu zeneko unea gogorarazteko, fededunek prozesioan parte hartu dute katedraleko sarrera nagusiraino.

Prozesioa amaitu ondoren, meza santua hasi da katedralean, Fernando Prado monsinoreak gidaturik.
Bere homilian, Donostiako gotzainak Erramu Igandea, Aste Santuaren ataria dela azpimarratu du, Kristoren nekaldia, eta heriotzaren misterioa aurreratzen duen ospakizuna. Prado monsinoreak azaldu duenez, egun honetako liturgia, Jerusalemen garaipen sarreraren alaitasunetik, gurutziltzatzearen oinaze sakoneraino igarotzen da, non Jesusen benetako nortasuna, Jainkoaren Seme gisa agertzen den.
Era berean, bere sakrifizioaren bidez, Jainkoa gure zauri eta sufrimenduetan agertzen dela azpimarratu du, baldintzarik gabeko maitasunez janzteko. Ildo horretan, On Fernandok, fededunei, dei egin die egun santu hauetako ikusle hutsak izan ez daitezen, baizik eta gurutzea esker onez ikusteko, gaur, salbazioaren eta betiko bizitzaren promesa presente eginez.
Azkenik, gogorarazi du hausnarketa horrek, fededuna, gaitzak ez duela azken hitza aitortzera eramaten; behin betiko garaipena, Berpizkundearen itxaropenean gauzatzen baita.
- Argazkiak (Flickr)
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira