BIDE BERRIAK: Elizbarrutietako Misioen Eguna 2024
Gure Elizbarrutiek misio-historiaren 75. urteurrena ospatu berri dute, eta lanean aurrera jarraitzen dute. Koldo Muro, Donostiako Elizbarrutiko Misio ordezkariaren aburuz, “Gaur egun, erronka berriak, bide berriak ditugu gure aurrean, eta horixe adierazi nahi dugu aurtengo kanpainako dugun goiburuarekin; Bide berriak – Nuevos caminos”.
Muroren iritziz “bide berriak irekitzean, anaitasuna ehuntzen jarraitzen dugu, eta eliza misiolari gisa, beste herrialdeetako errealitate soziala eta eliz errealitatea hurbiltzen dugu, emateko eta jasotzeko prest dauden eliza gazte horiek ezagutaraziz”. Misio lana, Elizbarrutiko Misioen ustez “guztiok inplikatuk behar gaitu, eta ezinbestekoa eta premiazkoa izan behar du; gure zaintza eta arreta guztia merezi du”. Jesusen deiak, suspertu egiten gaitu, ez gaitu axolagabe uzten, martxan jartzen gaitu. Bidean jartzen gaitu. Beraz, Koldo Murok dion bezala, “oraindik ere misiolariak, hara eta hona, bidaltzeko asmoz gabiltza; gazte nahiz helduak hezitzen jarraitu nahi dugu. Otoitzean oinarrituz, heziketaz baliaturik, gure munduaren errealitatearen ezagutzatik, Jesusen bila joan daitezen, behartsuen bidera joanez”.
Aurten, gure misioen aldeko kanpaina Martxoaren 17an, igandea, ospatuko da, eta egun horretako diru-eskea, Elizbarrutietako Misioen alde izango da.
Bide batez, gaurtik hasi eta martxoaren 15a bitartean, Gipuzkoan zehar, hitzaldi sorta bat antolatu da Misioen egungo errealitateen berri emateko. Ondorengo loturan, hitzaldiak ze egun, herri eta lekutan izango diren topatuko dituzu. Izan gaitezen Misiolari.
Misioen aldeko aurtengo urteko gotzainen idatzia.