BIDETIK 2025: “Osasun mentala zaindu bizitzan zehar”
Otsailaren 1ean, larunbata, Bidetik topaketa berri bat ospatu zen. Osasun Pastoraltzak, Espetxe Pastoraltzak eta Caritas Gipuzkoak elkarrekin antolatzen duten ekimena da Bidetik.
“Osasun mentala zaindu bizitzan zehar” izenburupean, eta hiru adituren testigantzen eskutik, bizitzako atal ezberdinei, eta aurre egiten diegun joan-etorrietako batzuk, azpimarratu ziren.
Maitane Ormazabal Esnaolak (psikologoa), gaztaroan osasun mentala zaintzeko moduaz hitz egin zuen. Erika Valerok (erizaina eta soziologoa) gure lanak osasun mentalari nola eragin diezaiokeen aztertu zuen. Eta, azkenik, Enrique Echeburuak (psikologo klinikoa) zahartze-prozesuan osasun mentala zaintzeko garrantzia eta zailtasunak azaldu zituen.
Elkarrizketa eta talde-lanerako ere beta izan zituen jardunaldian, Gizaide Fundazioko zuzendaria, Onintza Lasa, moderatzaile lanetan aritu zen.
- Bideoa: