Blog

Bidetik 2026

Bidetik 2026

Joan den otsailaren 7an, Bidetik 2026 ekimenaren edizio berri bat ospatu zen Donostiako seminarioan. Soziokaritatezko Pastoralak antolatu zuen ekimena, hau da, Osasun Pastoraltzako, Espetxe Pastoraltzako, Pertsona Migratuen Pastoraltzako, eta Caritaseko eragileak aterpetzen dituen erakundeak.

Hirugarren urtez, formazio jardunaldiak, gaixotasun mentalean izan zuen gaitzat. Ekitaldiaren izenburua hau izan zen: “Osasun mentalean prebentzioa eta laguntza ehuntzea. Eginkizunak, mugak eta eragileen arteko koordinazioa”, eta gaixotasun hori duten pertsonekiko aurre hartzea, eta laguntza nola lotu daitekeen aztertu zen.

Osasun Pastoraltzako ordezkari Jose Mari Landak zuzendutako otoitzaren ondoren, Onintza Lasak, Donostiako Elizbarrutiko Caritaseko Gizaideko zuzendariak (buruko gaixotasuna duten pertsonen bizi proiektua ahalik eta autonomia eta ongizate handienarekin garatu ahal izan dezaten lan egiten duen fundazioa), gaixotasun mentalari buruz, Foessa Txostenak aipatzen dituen atalak azaldu zituen.

Gizarte bazterketari buruzko ikerketa garrantzitsua da Foessa txostena, eta Lasak, osasun mentalean zein bazterketa mentalean jarri zuen arreta.

Atrapados-en eskutik hasi zen gaia lantzen. Herritarrak gizarte-bazterkeriaren inguruan kontzientziatzea, eta pertsona jakin batzuk gizarte eta egitura-faktoreek eragindako desberdintasun-egoeretan harrapatuta geratzen direla erakustea da film labur honen helburua. Pertsona talde hau, gizartearentzat “ikusezin” bihurtu daiteke.

Zein gizarte eredu nahi dugu etorkizuneko belaunaldientzat? galderari erantzunez, Lasak, argi eta garbi bereizi zituen osasun mentala eta fisikoa. Biak aztertu zituen. Fisikoa, gorputzaren funtzionamendu egokiari dagokio, mentala, berriz, ongizate emozional eta psikologikoari.

Kontuan hartu beharreko hiru baliabide aipatu zituen Gizaideko zuzendariak.

  1. Alderdi anitzeko errealitatea.

Gizarte indibidualista batean oinarrituta dago, eta taldeak, kolektibo gisa, duen balioa galdu egin du. Lotura ahulduak dituen gizartea da. Harremanak instrumentalagoak dira; familia, adiskidetasun edo komunitate-loturek, indarra galdu dute, eta elkarrekintza, afektiboa baino funtzionala edo azalekoa da.

Familiaren egituran aldaketa nabarmena sumatzen da, eta errealak ez diren itxaropenak sortzen dituen gizarte batean oinarrituta dago; batez ere sare sozialen bidez. Bertan, etengabe zabaltzen baita arrakastaren eta zoriontasunaren irudi idealizatua.

Horrek frustrazio eta erru sentimenduak eragiten dizkie hainbat gizatalderi, zoriontasun eta arrakasta estandarrak ez lortzeagatik.

  1. Osasun mentalean eragina duten alderdiak.

Baliogabea den aldetik, ziurgabetasun kultural eta ekonomikoak errua niari egoztera garamatza. Horrek osasun mentalari eragiten dio, etorkizunari buruzko segurtasun falta eragiten baitu; lana galtzeko beldurra, itxaropen sozialak ez betetzea… Estresa, antsietatea eta ezegonkortasun emozionalaren sentipena agertzea.

  1. Gizarte-bazterketa.

Ezaugarri etnikoetan, generoan, adinean, desgaitasunean edo orientazio-sexualean oinarritutako bazterketa sozialak, zuzenean eta esponentzialki, eragiten dio osasun mentalari, diskriminazioa, estigmak eta gutxiespen sentsazioa sortzen baititu; pertsona hauek depresioa eta autoestimu baxua pairatzen dute.

Bi alderdi azpimarratu zituen Onintza Lasak landu beharreko estrategia gisa:

Arlo sozialetik laguntzea; parte-hartze guneak bultzatzea. Adibide gisa, topaketa sakonak eta konfiantzazkoak bultzatzeagatik nabarmentzen den ‘Caritas bidea’ jarri zuen mahai-gainean.

Gaixotasun mentala duten pertsonei laguntzen dieten eragileek bitartekari izan behar dutela azpimarratu zuen, eta administrazioa gehiago nahasteko eskaria luzatu zuen.

Hezkuntza; osasun mentaleko arazoak ohartarazteko baliabidea. Emozioak antzematen, estresa maneiatzen, ohitura osasungarriak hartzen, eta zailtasun-zantzuak garaiz antzematen laguntzen du hezkuntzak. Esku-hartze goiztiarra, eta laguntza egokia ere errazten ditu.

Gizaideko zuzendariak argitu zuen osasun mentalari aurre egitea ez dela soilik gizarte zerbitzuen lana, pertsonaren bizitza osoari eragiten dion gaixotasuna baita: familia, eskola, lana, eta komunitatea.

Horregatik, tresna edo sare sozialak ehuntzearen garrantzia azpimarratu zuen, gizartea oro har, eta administrazio publikoa inplikatuz, laguntza, prebentzioa, ulermena eta laguntza eskaintzeko. Ongizate mentalari mesede egingo dion, eta bazterketa edo estigma murriztuko duen ingurune bat sortzeko.

Onintza Lasaren azalpenaren ondoren, mahai inguru bat egin zen, gaixotasun mentala duten pertsonei nola laguntzen zaien hausnartuz.

Baliabideak falta dituen mundu oso konplexu batean bizi garela esanez, Iñaki Marquezek, psikiatra eta neurozientzian doktorea, bere hausnarketa helarazi zien parte hartzaileei. Zera adierazi zuen, adibidez, psikiatrak ezin duela bakarrik lan egin, eta hainbat eragileren laguntza behar duela bere lana burutzeko.

Txaro Rodrigok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretarako zuzendari nagusiak, baliabideen inguruan hausnartu zuen. Egiteke dagoen bide bat egon arren, gauza asko egiten direla adierazi zuen, eta boluntarioek egiten duten ekarpen handia azpimarratu zuen.

Esther Matek, kontsumoen ondorioz gaixotasun mentala duten Gizakia Helburuko erabiltzaileak artatzen dituen Eraiki programako (Izan Fundazioa) psikologoak, ahalik eta bizitza normalizatuenari aurre egin ahal izan diezaioten, bere erakundean, mendekotasuna duten pertsonekin egiten duten laguntza lana azaldu zuen.

Azkenik, Ana Paños psikologoak, Murtziako parrokietako Caritasetan burutzen ari den Fenix Proiektua-ren berri eman zuen. Ekimena, gaixoei laguntzean oinarritzen da, baita, sendian, gaixotasun mentala duen norbaiti laguntzea ere.

Bidetikera hurbildu zirenek oso positiboki baloratu zuten formazio-jardunaldia. Boluntarioek, informazioa bildu zuten, osasun mentalari aurre egiteko zereginean, aurrera egiten jarraitzeko baliabideak izateko, baita gaixotasun mentala duten pertsonak dituzten familiekin lan egiteko tresnak ere.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: