Caritasen 2024-2027 Plan Estrategikoaren aurkezpena
Plan Estrategikoa, hainbat hilabetetako hausnarketa estrategikoaren emaitza da, eta egungo eta etorkizuneko erronkei heltzea du helburu. Caritasi, gipuzkoar elkartearen beharrei eraginkortasunez erantzuten lagunduko dion ibilbide-orria da txostena. Planaren edukia eta martxan jartzeko jarraitu beharreko urratsak ezagutarazteko balio izan zuen saiok.
Donostiako Elizbarrutiko Caritasek eta Donostiako Elizbarrutiak jakinmina duten pertsona guztiei dei egiten diete, etorkizun inklusibo eta solidarioagoa lortze bidean, bat-eginik, ahalegin honetan parte hartzeko eta laguntzeko.
Gogoratzen dizugu bihar, martxoaren 9an, larunbata, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Elizbarrutietako Caritaseko boluntarioen “Topaki” topaketa ospatuko da Irungo Ficoba erakustazokan. Bertan izango dira, Fernando Prado, Donostiako gotzaina; Maite Sebal, Caritas Euskadiko presidentea; Jose Ramon Aramendi, Caritas Gipuzkoako zuzendaria; Cristina Laborda, Irungo alkatea; eta Patxi Azpitartek, Caritas Gipuzkoako elizbarrutiko ordezkariak.