Blog

Caritas Gipuzkoa (2025eko memoria)

Caritas Gipuzkoa (2025eko memoria)

Caritas Gipuzkoak iaz, 2025 urtean, artatutako pertsonen kopuruak beheranzko joerari eutsi zion. Desberdintasun hori gizarte-adierazle batzuen “hobekuntzaren”, eta diru-sarrerak bermatzeko sistemaren estaldura handiagoaren testuinguruan kokatzen da.

Hala ere, konplexutasunak aurrera darrai akonpainamendu prozesuetan. 2025ean artatutako lau pertsonatik ia bat (%24), Caritas Gipuzkoara, jada, hurbiltzen zen 2023a baino lehen. Horrek gainditzeko zailak diren ibilbideak, eta erantzun egonkor eta iraunkorren beharra erakusten du.

Caritas Gipuzkoak pobrezia edo gizarte bazterketa egoeran zeuden 10.183 pertsona artatu zituen 2025ean, hau da, 4.065 etxe. “Errealitatea entzun, itxaropena berritu” izeneko urteko memorian jasotako datuek erakusten dute, bazterketa ez dela soilik unean uneko zailtasunen ondorio, baizik eta diru sarrerei, enpleguari, etxebizitzari, lotura faltari, eta oztopo administratiboei lotutako arazoen pilaketaren ondorio baizik.

Kontuan hartu beharreko datuak. 2025ean Gipuzkoako Caritasek artatutako pertsonen profilak baieztatzen du, bazterketa soziala ez dela faktore bakar batengatik azaltzen, baizik eta elkarren artean indartzen diren zailtasunen metaketagatik.

– Artatutako pertsonen %52 emakumeak izan ziren (5.321 guztira), era desberdin batean erantzukizun ekonomikoak eta zaintzakoak beregain hartuz.

– Erdiak baino gehiago gazteak ziren; %54a, 18 eta 44 urte artekoak. Hau da, une erabakigarrian zeuden euren bizi eta lan proiektuaren eraikuntzan. Eta, %21a, 18 urtetik beherakoak ziren.

– Artatutako pertsonen %86 migratzaileak ziren. Horien artean, %64 egoera administratibo irregularrean zeuden; oztopo horrek mugatu egiten ditu enplegua, etxebizitza, babes soziala, erroldatzea eta sustraitze-prozesuak.

Adina, generoa, jatorria eta egoera administratiboa bezalako gaiek diru-sarrerak, etxebizitza, enplegua, zaintza, loturak eta eskubideak lortzea baldintzatzen dute, eta, ondorioz, pobrezia eta bazterketa arriskua areagotzen dute.

Caritas Gipuzkoaren ekintza soziala, 2025ean, ondorengo zutabeetan oinarritu zen: 861 boluntarioren lan eskuzabala, 1.794 bazkide eta emaile aktiboren ekarpena, eta kontratatutako 74 pertsonen lanari esker.

Caritas Gipuzkoak gizarte-ekintza, bestalde, funtsezko sei eremutan egituratzen da: babes ekonomikoak, gizarte eta hezkuntza akonpainamendua, orientazio juridikoa, prestakuntza eta enplegu-prozesuak, eta lotura komunitarioa. 

2025ean, 2.278.134 euro bideratu zituen Caritas Gipuzkoak pertsona eta etxeentzako zuzeneko laguntza ekonomikoetara; batez ere biziraupenerako eta diru sarreretarako, etxebizitzarako, horniduretarako, prestakuntza prozesuetarako eta enplegurako.

Caritas Gipuzkoak egiaztatzen du, pertsona eta etxe askok, zailtasun handiak dituztela oraindik ere diru-sarrera nahikoak lortzeko, etxebizitza egoki eta egonkor bati eusteko, edo enpleguari, babes sozialari, osasunari, erroldatzeari edo erregularizazio administratiboari lotutako oinarrizko eskubideez baliatzeko.

Horregatik, Caritas Gipuzkoak dei egiten die erakundeei eta gizarte guztiari osoari erantzun integralagoak, egonkorragoak, eta komunitarioagoak emateko. Zehazki, beharrezkotzat jotzen du:

  • Etxebizitza duin, irisgarri eta egokiari buruzko politika publikoak indartzea.
  • Erroldatzeko, administrazio-erregularizaziorako eta prestazio eta zerbitzu publikoetarakobide eraginkorrak bermatzea.
  • Enplegua lortzekobenetako baldintzak erraztea, batik bat, gizartean eta administrazioan hauskortasun handiagoa duten pertsonentzat.
  • Isolamenduaren eta bakardadearen aurreanbabes komunitarioak eta harremanetakoakindartzea.
  • Gizarte-bazterkeriako egoera luzeen aurrean erantzun publiko integralak eta iraunkorrakziurtatzea.

CARITAS EUSKADI 2025 (eusk)

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: