Ekitaldi solidarioa Azpeitian
Aurreko urteetan bezala, datorren azaroaren 8an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Errioxako ardoen dastaketaz, eta txorizo lehiaketaz gozatu ahal izango da herriko plazan.
Beste behin ere, Azpeitiko parrokiako misio taldea arduratuko da txorizoaren salmentaz; bildutako dirua Afrikan garatzen ari diren bi proiektutara bideratuko da.
– Kisantu hirian (Kongo) landa eremuko haurrentzako eskolaurreko zentro bat eraiki eta abian jartzeko. Alboan (Jesuiten fundazioa) ari da proiektu hau kudeatzen.
– Moshiko eskola eta komunitatea (Kilimanjaro, Tanzania). Energia berriztagarrien proiektu honetan biogasa erabiltzen da hezkuntza-proiektu bat, liburutegia eta komunitatearen baliabideak garatu eta bultzatu ahal izateko. Proiektua, Misiones Diocesanasek bultzatu du, eta aurten ere, Mikel Garmendia azpeitiar misiolaria, bitartekaritza lanak egiten ari da.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira