Fernando Prado gotzainak Deustuko Unibertsitatearen 140. urteurrenaren ospakizunean parte hartu du
Deustuko Unibertsitateak 2026-2027 ikasturtearen irekiera ofiziala, eta bere 140 urteko historiaren ospakizunaren hasiera dela eta, Fernando Pradok, Donostiako gotzaina, ostegun honetan Bilbo ospatu zen Eukaristian parte hartu zuen. Santiago katedralean ospatu zen mezan, Joseba Segura, Bilboko gotzaina, izan zen buru.
Ekimenak, unibertsitateko zein Elizako ordezkari ugari bildu zituen. Donostiako gotzainarekin batera, bertan izan ziren, besteak beste, Arturo Sosa SJ, Jesusen Lagundiko Preposito Nagusia eta Deustuko Unibertsitateko kantzilerra; Carlos García Llata, Gasteizko Elizbarrutiko bikario nagusia; Juan Jose Etxeberria, Unibertsitateko errektorea, Jaime Oraá, errektore ohia; eta Vicente Vide, Teologia Fakultateko dekanoa.
Eukaristiak, Katedraleko Musika Kapera lagun, amaiera eman zion Deustuk 140 urteko ibilbideari eta, aldi berean, orain eta etorkizunean aurre egin beharreko erronkei begirada jarri zen egunari.

Deustuko Unibertsitateak, 1886ko irailaren 25ean ireki zituen ateak, 115 ikaslerekin; gaur egun, 12.500 ikasle baino gehiago ditu.
«Unibertsitateak ezin dio uko egin egia bilatu eta defendatzeari»
Euskaraz eta gaztelaniaz zabaldutako homilian, Bilboko gotzainak, Jesusek Espiritu Santuari buruz esandako ekarri zuen gogora. «Egiaren Espiritua» hitzetatik abiatu zen. Adierazpen bereziki adierazgarria unibertsitatearen esparruan; errealitatea bilatu, ezagutu, ikertu eta kontrastatzera deitua.
Joseba Segurak zorroztasun zientifikoaren, ikerketaren eta kontrastasunaren balioa nabarmendu zituen. Gogorarazi zuen giza existentziari buruzko galdera handiak daudela ezin direnak, soilik, metodologia zientifikotik erantzun: «Zertarako bizi? Nola onartu eta eman zentzua sufrimenduari? Zer esan nahi du gizakiak? Eta zer zor zaio gizaki horri?».
Gotzainak azpimarratu zuen, zientziaren berezko mugak onartzeak ez diola balioa kentzen, baizik eta bere metodoaren norainokoa ulertzea. Gotzainaren aburuz, muga horiek, muga bihurtzen dira, hortik kanpo geratzen den guztia iritzi hutsaren edo lehentasun pribatuaren eremura baztertzen denean.
Horregatik, animatu zuen Deustu galdera handiak zorroztasunez plazaratzen jarrai ditzan; elkarrizketaren eta umiltasunaren bidetik, egiaren bilaketa «beldurrik gabe» egiteko .

«Egia bakarra, hizkuntza asko»
Homiliak, Mendekoste eguneko kontakizuna ere hartu zuen aintzakotzat. Bertan, ikasleak itxialditik atera, eta bakoitzak, bere hizkuntzan entzuna izateko aukera du. «Egia bakarra, hizkuntza asko», laburbildu zuen Bilboko gotzainak.
Irudi hori unibertsitate katoliko baten misioari atxiki zion: «Jakintzagai asko, hizkuntza asko. Gizalegezko bilaketa esanguratsu bakarra».
Horrela, Segurak, hainbat jakintza, kultura eta ikuspegi elkarrizketan jartzeko gai den unibertsitate erakunde baten aberastasuna nabarmendu zuen; pertsonari, egiari eta bizitzaren zentzuari buruzko galdera amankomun baten bidez elkartuta.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txat-ean sartu
- WhatsApp mezu bat bidali NAHI DUT testua idatziz 689 105 191 zenbakira