Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen amaiera

Gaur, urtarrilak 25, igandea, Kristauen Batasunerako Otoitz Astearen amaiera ospatu da Artzain Onaren katedralean. Aurten ere, gure lurraldean dauden beste kristau sinesmenetako ordezkari eta fededunekin egin du bat gure elizbarrutiak. Topaketa, 17:30ean hasi da, eta elkartasunaren bidean aurrera egiteko nahiaren adierazgarri argia izan da, entzutetik, anaitasunetik eta otoitz partekatuan oinarrituta.
Egun hauetan zehar, Elizbarrutiak otoitz eta hurbiltasun ekumenikoko uneak bizi izan ditu, kristau elizak batzen dituen horretan arreta jarriz: Kristorenganako fedea, Jainkoaren Hitza, eta batasunerantz joateko irrika.
Esanahi sakoneko keinua
Aste osoan zehar, Fernando Pradok, Donostiako gotzaina, Timotei Lauranek, Espainia eta Portugalgo elizbarruti ortodoxo-errumaniarreko gotzaina, oparitutako bularreko gurutzea eraman du soinean. Giza topaketa, eta ospakizunetan, ikur sinboliko handiko ekintza, elizen arteko errespetu, adiskidetasun eta elkartasun nahiaren erakusle.

Ramon Valdivia monsinorearen hitzaldia
Egitarauaren barruan, garrantzi berezia izan du, urtarrilaren 22an, osteguna, Ramon Valdiviak, Sevillako Gotzain Laguntzailea, Cadiz eta Ceutako Administratzaile Apostolikoa, eta Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Sinesmenen-arteko Harremanetarako Azpibatzordeko presidentea, emaniko hitzaldiak. «Ekumenismoa historia amankomun batean: iraganaren eta orainaren arteko batasun nahia» izenburupean, egindako bideari eta ekumenismoaren egungo erronkei buruzko begirada zabal, eta lasaia eskaini zuen txostenak, errealismoz eta itxaropenez babestera gonbidatuz.
Hitzaldi hau, aurki, Donostiako Elizbarrutiaren YouTube kanalean argitaratuko da, bere zabalkundea errazteko, eta edukia berriro entzun ahal izateko.
Artzain Onaren Katedraleko itxiera-ospakizunarekin, aste bizi-bizia amaitu da. Kristau elkarte osoaren etengabeko zeregina kontutan hartuz, beronek, zubiak eraikitzen jarraitzera eta batasunaren aldeko otoitza bizirik mantentzera animatzen gaitu.

Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira