Pertsona Migratuen pastoralen arteko lankidetza
Joan zen azaroaren 13an, Estatuko Iparraldeko (Errioxako eta Euskal Herria) elizbarrutietako Pertsona Migratuen Pastoraletako ordezkariak, Donostian bildu ziren 2024-2025 pastoral ikastaroaren ekintzak antolatzeko. Topaketan, Bilbo, Gasteiz, Logroño, La Calzada, Calahorra, Iruñea eta Tuterako elizbarrutietako ordezkariak parte hartu zuten; baita Donostiakoak ere.
Kristau-elkarte abegikorrak eta misiolariak sendotzera zuzendutako ikasturte honetarako pastoral eskaintzarekin, bateginik lan egitearen garrantzia azpimarratu zen bileran. Era berean, “Itxaropenean Erromes”, 2025eko Jubileuaren garrantzia azpimarratu zen antolatutako ekimenen funtsezko ardatz gisa.
Aurreikusitako jardueren artean, Estatuko Iparraldeko elizbarrutiek, harreraren espiritua, ebanjelizatzaileko misioa, eta Jubileuari begira prestakuntza espirituala sustatzeko hainbat topaketa eta proiektu antolatu dituzte. Ekitaldi hauek aukera ederra izango dira, itxaropenezko erromes gisa, komunioan eta anaitasunean, kristau-elkarteak elkartuta egoteko.
Donostiako Elizbarrutitik eskerrak luzatzen dizkiegu elizbarruti eta ordezkaritza guztien artean antolatutako partehartzea plangintza bateratuagatik. Kristau-elkarte guztiei dei egiten diegu ikasturte pastoral berriarekin, gogo biziz, bat egiteko. Era honetan, Ebanjelioaren balioekin eta mundu abegikorrago eta solidarioago batekiko dugun konpromisoa berrituz.