Darío Vitaliren hitzaldia: “Jainkoaren Eliza Gipuzkoan” (otsailaren 12an)
Datorren otsailaren 12an, Donostiako Artzain Onaren katedrala “Jainkoaren Eliza Gipuzkoan” hitzaldiaren lekuko izango da. Mintzaldia, 17:00etan hasiko da, eta Dario Vitali teologoak, eklesiologian, eta sinodalitatean adituak, emango du.
Hitzaldiak hiru oinarri izango ditu:
– Espiritua gidari, “elkarrekin bidea egiten duen”, Jainkoaren herria.
– Sinodo eran hausnartu eta ekiten duen Jainkoaren herria.
– Nola izan sinodo erako Eliza misiolaria?

Dario Vitali (Edolo, 1956) Velletri-Segniko elizbarrutiko apaiza da (Lazioko eskualdea, bereziki Erromako hiri Metropolitarra), eta urte askotan Velletri herriko San Giovanni Battistako parrokoa izan da.
Gaur egun Erromako Università Gregoriana di Roma Pontifiziako Eklesiologiako irakasle ohikoa, eta Erromako Espainiako Eskolako ikasketa zuzendaria da, eta Fedearen Doktrinarako Dikasterioko aholkularia.
Sinodalitateari buruzko sinodoan, aholkularia eta adituen koordinatzailea izan da.
Bere ikastaro, mintegi, liburu, artikulu eta hitzaldi ugariek eklesiologiako hainbat gai jorratzen dituzte; Vatikanoko II. Kontzilioak Lumen Gentium Elizari buruzko eraketa dogmatikoan eman zituen gakoetatik abiatuta.
Bere lehen lanetako batek sensus fidelium-a lantzen du; Herriak Ebanjelioaren egia ezagutzeko eta horren arabera bizitzeko duen gaitasuna.
Duela gutxi, bere ekarpen teologikoak oihartzun berezia izan du sinodalitatearen eta diakonotzaren gaiari dagokionez. Gaztelaniara itzulitako azken bi lanak, “El diaconado” (2021; italierazko jatorrizkoa, 2019) eta “Sobre la sinodalidad” (2023; italierazko jatorrizkoa, 2014) dira.
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira