112 helduen sendotzak
Joan den igandean, ekainak 8, 112 helduk, hau da, 18 urtetik gorakoek, eta adin ezberdinekoek, Sendotzaren Sakramentua jaso zuten. Horietako batzuk, baita Lehen Jaunartzea ere.
Fernando Prado Ayuso gotzainak gidatuko zuen ospakizuna arratsaldeko 19:00etatik aurrera Artzain Onaren katedralean (Donostia).
Sendotzaren eskutik, pertsonak, Espiritu Santuaren graziaren osotasuna jasotzen du, fedea indartu, eta Elizaren kide bihurtzen da. Urrats jakitun eta askea da pertsonaren bizitzan.
Guztiek, Elizaren fedean sakondu dute, baita kristau bizitzan, eta bere parte hartzean ere. Sendotza hartzeko prestaketa, beraien parrokietan, etab. egin dute.
Igandean sendotza hartu zuten 112 pertsonak gure lurraldeko hainbat herritan bizi dira: Arrasate, Hondarribia, Orio, Zizurkil, Deba, Errenteria, Zumaia, Irun, Urretxu, Zumarraga, Azpeitia, Tolosa…
Zorionak!
Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi modu dituzu:
- Hemen klik eginez: WhatsApp txatean sartu
- Edo WhatsApp mezu bat bidaliz NAHI DUT testua erantziz 689 105 191 zenbakira