Blog

“Iglesia en la educación” kongresua (otsailak 24, Madrid)

“Iglesia en la educación” kongresua (otsailak 24, Madrid)

Otsailak 24an, larunbata, EGBk (Espainiako Gotzainen Biltzarrak) antolatutako “Iglesia en la educación” kongresua ospatu zan Madrilen. Jardunaldian zehar, bederatzi hezkuntza-esparruren inguruan lan egin zen, eta 1.200 legunek baino gehiagok parte hartu zuten, bai lurraldeka, bai erakundeka, bai lan-eremuka.

Bertan izan ziren derrigorrezko hezkuntzako ikastetxe erlijiosoetako titularrak, lanbide-heziketakoak, ikastetxe eta unibertsitateko irakasleak, unibertsitate-egoitzak, katekistak, gurasoak, apaizak, erlijiosoak eta laikoak. Donostiako gure elizbarrutitik ikastetxe erlijioso batzuen titulartasunak, katekistak, Kristau Eskolako ordezkariak, eta irakaskuntzarako ordezkaria hurbildu ziran.

Aurretik hainbat arlotan lana egin ondoren, lehentasunezko hiru erronka aukeratu ziren, eta erronka horiek izan daitezke hurrengo urteetako ahaleginen jomuga. Hezkuntza katolikoak Espainian dituen erronken berri izateaz gain, biltzarra balio handiko topaketa izan zen parte hartu zuten erakunde eta pertsonen aniztasunagatik, eta hezkuntza kristauaren indarra ere agerian uzten duelako.

Pribilegiatuak sentitzen gara elkarrekin eraikitzen dugun giroaz eta lanaz gozatu ahal izan dugulako” da, kongresuak, parte-hartzaileen artean utzi zuen sentipen eta arrastoa.