Elkar Ezagutuz
Joan den larunbatean, ekainak 14, bisita berezia antolatu zen Donostiako Elizbarrutia gertuagotik ezagutzeko asmoz.
‘X Tantos’ kanpainaren barruan egin zen bisita; gogoratu gure Elizbarrutia ‘X Bikoitza’ bultzatzen ari dela Errenta Aitorpena egiterakoan.
- Zein izan zen bisitaren helburua?Elizbarrutia gizarteari gehiago hurbiltzea. Hau da, egiten duen lana, dituen zerbitzuak etab. erakustea.
- Bisita, Elizbarrutiko web orrian zein sare sozialetan zabaldu ondoren, aldez aurretik izena emandako pertsona-talde bat bertaratu zen.
- Topagunea.Donostiako seminarioa (10:30ean).
- Bisitan, hiru sail ezagutzera eman ziren:
Osasun Pastoraltza.
Kartzela Pastoraltza.
Apaiz Nagusien Elizbarrutiko Etxea.
- Bisitariei, poltsa bat oparitu zitzaien (Línea x Tantos). Bertan zera topatu zuten:
- Xtantos-en egunkaria.
- 2024ko Errenta Kanpainaren ‘X Bikoitza’ informazio txartela (eusk/gazt.).
- Jubileuaren informazio-diptikoa (eusk/gazt.).
- Elizbarrutiak ekainaren 23tik 29ra antolatuko duen Hiri Udalekuen informazio diptikoa (eusk/gazt.).
- Elizbarrutiko berriak zabaltzen dituen WhatsApp kanalaren informazioa (eusk/gazt.).
- Donostiako Elizbarrutiaren 75. urteurrenaren barruan asteburu honetan (ekainaren 19tik 22ra) ospatuko den Gipuzkoako Jubileu-elizetatik barrena egingo den martxaren diptikoa (eusk/gazt.).
- Postal bat seiluarekin. Elizbarrutiko seminarioaren irudia agertzen den postalean, bisitan parte hartu zuen parte hartzaile bakoitzari gonbidatu zitzaion, euren lagunen… bati, idatziz, larunbatean bizi izandakoa hitz gutxitan azaldu ziezaiola.
Osasun Pastoraltzak Gipuzkoako ospitale eta zaharren egoitza ezberdinetan egiten duen lanaren berri eman zuen Kizkitza Mujikak. “Zerbitzu Erlijiosoa” eskatzen duten gaixoekiko hurbiltasuna, elkarrizketa… izan ziren bere hausnarketan zehar ezagutzera eman zituen gai batzuk.
Ondoren, Mari Carmen Aguirrek Kartzela Pastoraltzaren ezaugarriak azaldu zituen; batez ere, Martuteneko espetxean dauden presoekin egiten den lana.
Halaber, espetxetik ateratzear dauden presoekin egiten den prozesua, presoen senideei luzatzen dieten laguntza, edo komunitatearen aldeko lanak egiten dituzten pertsonen ondoan egiten duten lana azaldu zituen.
Ondoren, Latinoamerikan esperientzia luzea izan duen Bittor Gorria apaizak, seminarioan dagoen Adineko Apaizen Elizbarrutiko Etxean bertan bizi denak, partehartzaileei, bertatik bertara egoitzaren nondik norakoak azaldu zizkien. Baita in situ ikusi ere.
Jardunaldia 13:30ean amaitu zen, parte hartzaileen eta antolatzaileen balorazio oso positibo batekin.