Blog

Komunitate harreragileak

Komunitate harreragileak

Iragan martxoaren 26tik 28ra, “Komunitate harreragile, integratzaile eta misiolariak eraikiz” lelopean, pertsona migratzaileekin lanean dabiltzan Pastoraltzako Ordezkari eta Eragileen XLIII. jardunaldia ospatu zen Madrilen.

Asteburuan zehar, hainbat elizbarrutitako ehun pertsona baino gehiagok hausnartu, elkar-lanean aritu, otoitz egin, eta hainbat esperientzia trukatu zituzten, migrazio gaietan adituekin batera.

Gipuzkoako parrokia edo pastoral eremuetako (Azkoitia, Loiolako Santutegia, Tolosaldea, Irun…) eta Pertsona Migratuen Pastoraltzaren sailarekin lan nekaezinari lotutako Donostiako Elizbarrutiko ordezkaritza batek hartu zuen parte ekitaldian.

Jardunaldian, Fernando García Cadiñados, Mondoñedo-Ferroleko gotzaina ere bertan izan zen, gaur egun, Migrazioen eta Giza Mugikortasunaren Azpibatzordearen presidentea.

Parte-hartzaileek migratzaileen harrera eta integrazioa zailtzen duten arrakalak eta erronkak aztertu eta sakondu zituzten. Parte hartzaileek erronka horiei eman beharreko erantzun zehatzak ezagutu zituzten adituen eskutik, baita zenbait ordezkaritzek eta Migrazio sailek egindako proiektuak ere.

Era berean, “Comunidades acogedoras, integradoras y misioneras. Identidad y marco de la pastoral con migrantes” txostena sakondu zuten; datozen urteetan, migrazioen alorrean, Elizak, Espainian, izango duen norabidea gidatuko duena, alegia.

Jardunaldian parte hartu zuten pertsonek, elizaren bizitzan, lehentasunez, bere gain hartu zuten dokumentua landu eta ezagutaraztea, baita, harrera errazteko, dituen norabide eta jardunbide egokiak aurrera eramateko konpromisoa ere.