Blog

Giza norbanakoak eta haien ahotsak babestu

Giza norbanakoak eta haien ahotsak babestu

Gaur ospatuko da Gizarte Komunikazioen 60. Mundu mailako Jardunaldia, Jaunaren Igokundearekin batera, eta aurtengo goiburua “Giza norbanakoak eta haien ahotsak babestu” da. Leon XIV.a Aita Santuak aukeratu du izenburu hori ekimen honetarako idatzi duen mezurako.

Bere mezuan, Leon XIV.a Aita Santuak adimen artifizialaren aurrerapenaren aurrean gizakia babesteko beharraz hausnartzen du. Haren ustez, aurpegia eta ahotsa, pertsonaren nortasunaren ezaugarri sakratuak dira, eta ezin dira algoritmoek edo simulazio digitalek ordezkatu, gizatasuna galtzeko arriskurik gabe. Era berean, ohartarazten du teknologiaren gehiegizko mendekotasunak, entzuteko gaitasuna eta pentsamendu kritikoa ahuldu ditzakeela, eta, horren ordez, desinformazioa eta polarizazioa indartu.

Egoera horren aurrean, Leon XIV.ak erantzukizunean, lankidetzan eta heziketa sakonean oinarritutako batasuna proposatzen ditu, makinen gaineko kontrola gizakiaren esku egongo dela bermatzeko. Azkenik, berrikuntza digitala guztion onerako balioko duen tresna gisa txertatzeko deia egiten du, pertsona bakoitzaren duintasuna isilarazi gabe.

Whatsapp Bat egin InfoEliza-rekin albiste guztien berri izan dezazun. Bi bide dituzu: